Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskarari putz egiten dion uzta

Arrakasta izan du aurten ere Errigoraren udazkeneko kanpainak. 15.500 saski banatuko ditu, eta, horiei esker, 235.00 euroko ekarpena egingo dio euskalgintzari.
Agerraldiak martxan jarriko dituen ludotekak aurkezteko egindako ekitaldia, azaroan.
Agerraldiak martxan jarriko dituen ludotekak aurkezteko egindako ekitaldia, azaroan. ERRIGORA TALDEA Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Oraindik ez ziren etxe guztietara iritsiko agian, baina bidean izango dira. Udazkeneko kanpainan, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka deitzen diotenean, 15.500 saski saldu ditu Errigorak, eta, horri esker, 235.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara, saski bakoitzaren balioaren %25 horretarako izaten baita. Udazkeneko kanpaina egiten zuten zortzigarren aldia zen, baina moteltze zantzurik ez zaio ikusten egitasmoari. Hein batean, sorpresa ere izan da sustatzaileentzat aurtengo erantzuna; izan ere, pandemiak euskalgintzari emandako kolpeari erantzuteko, deialdi berezia egin zuten iaz, eta inoizko kanpainarik arrakastatsuena izan zen. Haren atzetik, bigarren onena izan da aurtengoa.

Jakinarazi dutenez, herritarren ekarpenei esker, eskualdeko ikastolek eta AEK-k irauteko aukera izango dute, baina, horrez gain, bestela posible ez liratekeen aurrerapausoak ere eman ahal izango dituzte. «Diru ekarpenek ikasleei bekak eskaintzeko balioko digute, eta, era berean, euskara plazara ateratzeko», esan dute AEK-ko ordezkariek. Ikastolen Elkartekoek, berriz, honako hau: «Zonako ikastolei baliabideak emateaz gain, Errigorak guraso eta umeei bidea xamurrago egiten lagundu die». Sortzenekoek gaineratu dute sare publikoan D eredua indartzeko lanean jarraitzeko baliabide gehiago izango dituztela kanpainari esker.

Ludoteka gehiago

Agerraldia taldeak ere 2022an jarduera gehiago egiteko aukera izango du. 2019an sortu zuten Agerraldia Errigora egitasmoaren barruan, Nafarroa erdialdean eta hegoaldean euskararen presentzia sustatzeko. Indarra hartzen ari da urtez urte, eta umeentzako ludotekak dira horren adibide: iaz 11 herritan abiatu zuten proiektua, eta zazpi herri batuko dira zerrendara: Andosilla, Antzin, Irunberri, Sartaguda, Oteitza, Abartzuza eta Viana. Konpromisoa beste urte batez berretsi dutenak, ostera, hauek dira: Azkoien, Allo, Erriberri, Garinoain, Caparroso, Castejon, Sesma, Lodosa, San Martin Unx eta Mendigorria.

Udaberrian izaten da Errigoraren beste kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura izenekoa. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina horretan Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra eta kontserba sortak eskatzeko aukera egoten da, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Martxoan hasi ohi dira eskaerak jasotzen, eta bi txandatan egiten dute banaketa: apirilean olioa eta maiatza eta ekaina artean kontserbak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...