Jose Mujica eta Paco Etxeberria dira Gernika sariaren 2016ko irabazleak

Jon Rejado.
2016ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiari eta Paco Etxeberria antropologo eta Aranzadi zientzia elkarteko presidenteari emango diete 2016ko Gernika saria. Bakearen eta adiskidetzearen aldeko saria apirilaren 26an emango dute, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean.

Gernikako Udalak jakinarazitakoaren arabera, epaimahaiak Mujica sarituko du «mundu mailan bizitza etiko eta koherente baten garrantzia» transmititzeagatik. Uruguaiko presidente izandako garaian Mujicak giza eskubideen alde egindako defentsa «nazioarteko erreferente» bihurtu dutela gaineratu du.

Etxeberriari memoria historikoa berreskuratzeko lana aitortuko diote sariaren bitartez. 2000. urtetik, 36ko gerrako eta frankismoko ehun hobi baino gehiagotan lan egin du. Nazioartean ere aritu da; adibidez, Argentinan Salvador Allenderen eta Txilen Victor Jararen autopsietan izan zen.

Gernika saria sinbolikoa da, eta urtero bakegintzan aritzen diren Euskal Herriko eta nazioarteko eragileei, gizabanakoei edo elkarteei ematen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.