Irudia. Armenia

Paxinianek ez ditu nahikoa boto lortu

EFE.
2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Lehen ministro berria hautatzeko inbestidura saioa izan zuten atzo Armeniako Parlamentuan. Oposizioaren burua, Nikol Paxinian, zen hautagai bakarra, baina ez zituen nahikoa boto lortu —zortzi falta zitzaizkion—, alderdi ofizialistak ez baitzuen bere hautagaitzaren alde egin. Bozketaren ostean, Paxininek greba orokorrerako deia egin zuen, gaurko: «Kaleak blokeatuko ditugu, aireportuak, dena», ohartarazi zuen. Krisi politikoan murgilduta dago Armenia apiriletik, protesten ondorioz Serzh Sarkisian lehen ministroak dimisioa eman zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.