AURREKARIAK

2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
CRISPR-Cas9 teknikak izan duen bilakaera, mugarriz mugarri:

2012, aurkezpena. CISPR teknikaren mugarritzat jotzen da Jennifer Doudna eta Emmanuelle Charpentier ikertzaileek 2012an Science-n argitaratutako artikulu bat.

2015, Txinara so. Txinako Sun Yate Unibertsitateko talde batek 2015ean jakinarazi zuen teknika erabiliz genoma eraldatu ziela hainbat giza enbrioiri. Science eta Nature aldizkariek ikerketa hura ez argitaratzea ebatzi zuten, tartean zio etikoak erabilita. Genoman egindako aldaketen ondorioz nahi gabeko ondorioak azaldu zirela zabaldu zen.

2016, Erresuma Batuan. Giza enbrioiekin teknika erabiltzeko eskari bat onetsi zuten, otsailean, Erresuma Batuan. Mendebaldean horrelakorik ordura arte egin ez zela eta, oihartzuna izan zuen berriak.

2017, Nature-n albistea. AEB, Txina eta Hego Koreako aditu talde batek miokardia hipertrofikoa eragiten duen mutazioan egin zituzten aldaketak 52 enbrioitan; %72 izan arrakasta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.