Puigdemonten betoaz azalpen bila europarlamentuan

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Europako Parlamentuko presidenteordeetako batek, Zdizlaw Krasnodebskik, atzo adierazi zuen Antonio Tajani parlamentuko presidenteak ez zuela harekin kontsultatu Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari eta Toni Comin kontseilari ohiari ganberara sartzeko debekua. Joan den asteartean, Europako Parlamentuko beste bi presidenteordek ere azalpenak eskatu zizkioten Tajaniri: Sylvie Guillaume sozialistak eta Pavel Telicka liberalak —Krasnodebski Kontserbadoreak eta Erreformistak taldekoa da—. Telickak esan zuen jakin nahi zuela «zergatik ukatu zitzaien sarbidea hauteskundeetara aurkeztu ziren hiru eurodiputatu katalani», Oriol Junqueras presidenteorde kargugabetuari ere erreferentzia eginez. Guillaumek ziurtatu zuen ganberako presidenteordeek ez zutela erabaki horretan parte hartu —hamalau presidenteorde ditu Europako Parlamentuak—.

Bestalde, herenegun Puigdemontek eta Cominek parlamentura sartzea lortu zuten, Ramon Tremosa PDeCATeko eurodiputatuak gonbidatuta. Gainera, Junquerasek eta Joaquim Forn kontseilari ohiak baimena eskatu diote Auzitegi Gorenari ekainaren 17an espetxetik atera eta Kongresura eurodiputatu akta jasotzera joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.