LARREPETIT

Mitoen alde

Hedoi Etxarte -

2018ko irailak 8
Gaztelaniaz Wunderkammerrek argitaratu berria du Llega el rey cuando quiere, frantsesez Albin Michelek eman zuen Le roi vient quand il veut. Michoni egindako hamahiru elkarrizketa dira. Bigarrenean 1992ko udaberria zen eta Jérôme Giudicellik Pierre Michoni galdetu zion ea ba ote zegoen harremanik modernitatearen eta mitoen artean. Michonen ustez, garai guztiak oinarritzen dira mitoetan. Modernitateak figurak ere behar ditu bere teorizazioa haragitzeko.

Mitoa, Michonen aburuz, fikziozkoa da. Baina faltsutasun horrek egia sortzeko gaitasuna dauka. Norbaiten ala zerbaiten inguruko errelatoak sortzen diren unetik berezko balioa puztu eta moldatzen delako. Gezurrak eta akatsak lagunduta eskuratzen du benetako balioa mitoak. Benetakoa da «elkarrekin pentsatzeko eta hitz egiteko aukera eskaintzen digulako, elkarrekin zerbait atsegin dugulako». Michonek mitoa gauza historikoen zakuan sartzen du, ez eternitatearenean. Bere nobela laburretan Michonek ez ditu modernitateko mitoak —Van Gogh eta Rimbaud— desmitifikatu nahi izan. Astindu ditu, zalantzan jarri ditu, baina «amaieran beren aura ukitu gabe geratzen da», ez duelako «gelditzen zaizkigun figura kolektiboak suntsitzeko inolako asmorik».

Michonek onartzen du injustizia bat dela posteritateak Van Gogh edota Rimbaud hautatu izana Monticelli ala Boyer hautatu beharrean. Baina nabarmentzen du «ongi dagoela elkarrekin mirestea, behintzat zerbaitetan [mitoen existentzia onartzean] ados egotea». Bizitza guztiak ez direlako baliokideak. Horregatik, Michoni, bere eleberrietan gustatzen zaio mitoa, pisu handiko bizitza publikoa izan duena, pertsona ezezagun baten aldamenean jartzea, maila berean une batez. Gero balantza berriz martxan jartzeko, postmodernoak zirikatzeko. Horiek diotelako pertsona guztiak direla baliokideak. Baina ez, «pertsona handiak gurtu behar dira» James Ageek zioen bezala, «izan Alabamako baserritar xumeak ala Olinpoko poetak».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna