Bozen bigarren itzulia egin beharko dute Uruguain

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Uruguain ere herenegun egin zituzten presidentetzarako hauteskundeak. Fronte Zabaleko Daniel Martinez izan zen irabazlea, baina ez bigarren itzulia saihesteko adinako tartearekin. Azaroaren 24an egingo dituzte bozak berriz, Martinez bera edo Alderdi Nazionaleko Luis Lacalle Pou hautatzeko.

Botoen %91,5 zenbatuta, %40,4 ziren Fronte Zabalaren aldekoak, eta %29,8 AlderdiNazionala babesten zutenak.Halere, Lacalle Pouk aukerahandiak ditu azaroko hauteskundeen ostean presidente bilakatzeko; horretarako, bat egin beharko du Colorado zentroko alderdiarekin (botoen %12,9) eta eskuin muturreko Cabildo Abiertorekin (%11). Ernesto Talvi Colorado alderdiko liderrak iragarri du jada babesa emango diola Lacalle Pouren hautagaitzari bigarren itzulian. Fronte Zabalak hamabost urte daramatza gobernuan.

Presidentea hautatzeaz gain, konstituzioaren erreforma bat ere bozkatu zuten Uruguain, eta ezezkoa izan zen emaitza. Erreforma horrek gaueko sarekadak berriz ezartzea eta kartzela zigorrak gogortzea zuen helburu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.