Jaume Gelabert.
LARREPETIT

Auto-stop egile galaktikoaren agurra

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
«... Euskal planetan. Baiki, egoera harrigarri ugari gertatzen dira deritzon administrazio publikoan. Esaterako, deigarria da zeinen interes handia duten zenbait kargudunek ataleko, departamentuko edo bulegoko beste lankide bat direla jakinarazteko mintzaldietan. Hurbiltasuna adierazten dute eta 'ez zarete ohartu, zuetako bat naiz' ematen dute aditzera jendaurrean. Eskuarki 'denon artean aurrera aterako dugu' batez amaitzen da predikua, baina egiaztatu dut 'denon' horrek ez duela zehazten nork zer eginen duen. Egunerokotasuna ankerra da, eta ustezko lankide horiek ataleko, departamentuko edo bulegoko gainerakoak beren langile hartzen dituztela erakusten dute ohiko jardueretan. Jokabidea ez dago enpresa pribatuetako buruen moldeetatik oso urrun. Beste planeta batetik iritsitako bisitari batek pentsa lezake sektore publikoak pribatua duela eredu. Arranopola, nerau beste galaxia batetik iritsia naiz!

...

Administrazio publikoa eta enpresa pribatua, planetan emandako urte hauetan guzietan ezin izan dut bereizi zein den bata eta zein bestea. Labur-labur aipatuko dut kasu nahasgarri bat:telefonia —telefonoa erabiltzen dute!— konpainia bat sortu zen herri proiektu gisa. Zaintza politikoaz gain —aginte eternaleko Euskal Alderdi Jediak buruzagi goreneko ohi bat jarri zuen presidente—, Gobernuak funts publikoko diruaz hornitu zuen enpresa. Horrela funtzionatu du urte askoan. Orain, EAJko gobernuaren oniritziz, beste planeta bateko enpresa bati saldu diote konpainia, eta etekinak kanpoko sektore pribatuan geratuko dira. Lehen publikoa ala pribatua ote zen? Osasun eta hezkuntza arloetan ere aurkitu ditut lagin nahaspilatsuak.

...

Planetak gaina hartu dit, ez dut bertako gertaerak interpretatzeko gaitasunik: azken txostena bidaltzea erabaki dut. Agur».

(Auto-stop egile galaktikoaren gidaliburutik jasotako aipuak,

20.210.401 or., azken atala,artikulua: Publiko/Pribatua).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.