PROPOSAMENAK

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
«Potentzial ekonomikoa»
Gaza eta Zisjordania lotzeko autobide bat eta trenbide bat eraikitzea proposatu du Jared Kushnerrek. Horrekin batera, argindarrean, urean eta telekomunikazioetan inbertsioak erakartzeko helburua du haren planak. Gazako argindar planta bakarraren energia iturria aldatzea proposatzen du, diesela utzi eta gas naturala erabiltzeko. Sektore pribatuaren hazkundea bultzatzeko neurriak ezartzea proposatzen du, eta inguruko herrialdeekin merkatu bakarra osatzeko pausoak ematea.

«Ahalduntzea»
Hezkuntzan, osasunean, eta lan mundurako trebakuntzan inbertsioak proposatzen ditu planak.

«Gobernantza zabaldu»
Palestinako instituzioak indartzea eta eraikitzea proposatzen du planak. Instituzioen helburuen artean egon beharko luke jabetza pribaturako eskubidea «hobetzea» eta sistema judiziala erreformatzea, «herritarren eskubideak eta jabetzak hobeto defendatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.