Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Gizakiak, estralurtarrak eta piztiak I

2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ezaguna da 1920anH. G. Wells idazleak Sobietar Batasunera egin zuen bisitaldia, Leninekin izan zituen solasaldiengatik bereziki. Eta tartean bada Leninen ideia bat, Bogdanoven Izar gorria gaztelaniaz argitaratzearekin ezagun egin zena gure artean. Antza, Leninek esan zuen planeten arteko komunikazioak ezartzea lortuko bagenu geure kontzeptu filosofikoak, moralak eta sozialak berrikusi beharko genituzkeela. Mugarik gabeko potentzial tekniko horrek bertan behera utziko zuela progresoa lortzeko metodo eta baliabide funtsezko izan zen biolentziaren araua.

Kuriosoa da, zeren, 38 urte beranduago, Hannah Arendtek argitaratuko zuen bere ekarpen filosofiko nagusian Giza baldintza ildo hori bera segitu zuen. Eta Sobietar Batasuna aipatu zuen* zeharka, esanaz AEBetako prentsak SESBeko zientzialariek jaurtitako sateliteari hain jaramon gutxi egitea ulertezina zela ez bazen baldintza politiko eta militar ezerosoengatik. Kazetari iparramerikar batek esan zuen jazoera hura «pauso bat zela gizakiak Lurreko kartzela uzteko garaipenerako». Arendtek Sobietar Batasuna aipatu zuen, Leninen ideiari entzungor egin zion, baina Konstantin Tsiolkovski fisikari sobietarraren (18571935) hilarriko esaldiaz gogoratu zen: «Gizateria ez da betiko Lurrera lotuta egongo». Eta, funtsean, Arendtek esan zuen baietz, Tsiolkovskik arrazoi zuela eta aurrerapen zientifikoak eta teknikoak ezin zutela afera politikorik ebatzi. Eta (Leninek esandako hura beste hitzekin) ebatzi zuen gizakia lurrean bizi zen artean gizakiak naturaren baldintzekin bizi behar zuela. Baina lurretik beste planeta batera joatean lanak, ekintzak, pentsamenduak esan nahi duena berrikusi beharko litzatekeela zeren, lehenengoz, gizaki estralurtarrek eurek sortutako baldintza horiek gizakiak diseinatuak egongo liratekeela eta, beraz, neurri batean, «giza baldintzak» izango zituztela lehenengoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.