Samara Velte.
LARREPETIT

(Des)agertu direnak

2021eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Duela urtebeteko argazkiak ikusten ditudanean, bi gauzak harritzen naute: zenbat aldatu dugun gure portaera soziala hain epe laburrean, eta zeinen azkar ohitu garen aldaketetara.

Distantziak euren neurri errealera itzuli dira. Lehen, luzera antzekora zeuden Bartzelona eta Mexiko; posible zen asteburua Frankfurten pasatzea, pare bat egunetarako Izabara joaten zinen bezalaxe. Bi ordu autoz edo bi ordu hegazkinez, zein zen aldea? Orain ikusten ari gara tokiak eta bertan bizi den jende maitea, lehen askoz hurbilago zirudiena— zein distantziatara dauden benetan; eta ez soilik kilometrotan. Mugak hor zeuden, guretzat ez zeuden arren; orain agertu zaizkigu. Agian, lehenbiziko aldiz, munduko herritar gehienentzat bidaiatzeak zer esan nahi duen ulertzen hasi gara: oztopo-errenkada luze bat.

Pertsona arteko harremanak ere distantzia berri batean kokatu ditu pandemiak. Ez dut esango faltan botatzen ditudanik kortesiazko bi musuak nire esku balego, gal genezake ohitura hori betirako-, baina badut irudipena denon bizitza emozionalak pobretu direla. Koronabirusaren aurkako neurriek gure ingurune estuenera mugatu gaituzte, lagun min eta senideetara. Ulertzekoa da horiek salbatu nahi izatea, baina bizitza sozialaren korua galdu dugu: lagunak deitzerik ez dagoen baina eguneroko harremanak aberasten dituzten horiek guztiak. Desagertu dira trenean patata zorroa eskainiko zizun bidaidea, kontzertuero topatzen zenuen jendea, tabernan futbola ikusteko elkartu ohi ziren ezezagunak, edozein unetan elkar besarkatzeko prest. Desagertu dira txosnetako enkontru espontaneoak, gero gau osoa iraun zezaketenak; taberna berean egunkariak leitzera eta trukatzera elkartzen ziren irakurleak; eta lantokietan, bazkalorduko smalltalk-a beste departamentuetako aliatutxoekin. Zineman, desagertu da albotik, zurekin batera, negar egiten zuen ezezagun hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.