LEGEA TEXASEN

2015eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Debekatuta dago haurdunaldia hasi eta hogei astera edo beranduago abortatzea, fetuaren anormaltasunen bat detektatzen ez bada edo emakumearen bizia salbatzeko ez bada.

Antisorgailuen erabilera oso araututa dago. FDA Jaki eta Drogen Administrazioak hala derrigortuta, haurdunaldia eten nahi duen emakumeak bi dositan hartu behar du botika, eta dosi bakoitzeko bisita bat egin behar du; bakoitza mediku ezberdin batengana. Hamalau egunetara hirugarren bisita bat egin behar du.

Behin emakumea zentroan dagoen unetik eta prozedura onartu ondotik, gutxienez 24 ordu itxaron behar ditu derrigor. Bidaiaz gain, egonaldia ere ordaindu behar du abortua egingo dioten klinikatik urrun bizi den emakumeak.

Adin txikikoei gurasoen baimena eskatzen diete haurdunaldia eteteko, bortxaketa kasu batek eragindakoa izan ezean.

Emakumearen bizitza arriskuan ez badago, diru laguntza publikoak debekatuta daude.50 estuetatik 17k finantzatzen dituzte abortuak, kasu bakanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.