Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Familia eta iraultza

2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Kolpeka datoz batzuetan jaiotzak, iraultza bat kontinente batean hedatzen den bezala: Petrogradetik Hanburgora eta Leipzigetik Milanera. Azken batean jaiotzak iraultzak dira: ingurukoentzat nabarmena da badatorrela, baina inork ez daki non ala noiz izango den. Chestertonek idatzi zuen «familia batean sartzen garenean, familia batera jaiotzen garenean, kalkula ezina den mundu batean oinkatzen dugula; mundu horrek lege estrainioak ditu, gu gabe existi zitekeen gainera, guk ez dugu mundu hori egin. Bestela esanda, familia batera iristen garenean, maitagarri ipuin batean sartzen gara».

Chestertonek zioen familia «erreinu txiki bat dela eta, erreinu txiki gehienek bezala, bere egoerak sarritan anarkiaren itxura duela».

Eta bai, irudi luke, duela ez hainbeste artista batek Leninen testu klasiko batekin egin bezala (Estatua jartzen zuen tokian Maitasuna idatzi zuen eta testua esanahiz haurdun geratu zen) Chestertonek familia idatzitako tokian iraultza idatz dezakegula. Adibidez: «Iraultzak ulertzen laguntzen digu bizitza barrutik datorren zerbait dela eta ez kanpotik». Ala: «Iraultza Errealaren erabilera publikoan afera ez da Erreala izatea baizik eta Iraultza izatea». Ala: «Iraultza babestu nahi badugu, nazioa irauli behar dugu».Ala: «Iraultza da askatasunaren froga-harria; zeren pertsona askeak bere buruarentzateta bere kabuz egiten duen gauza bakarra iraultzabaita».

Eta familia-ren tokian iraultza behin eta berriro idatziz jabe gaitezke berriro heldu dela eztabaida klasiko hura: egitura logikoen bidez pentsatzen dugu? Ala egiturek pentsatzen dute gure partez? Bada: «Inork ez dezala pentsa iraultzaile bizitza abandonatu duela artea ala jakintza bilatzeko, zeren abandonatuz gizakien jakintza ezin besarkatuzkotik ihes egin du, eta bizitzaren arte ezinezkotik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.