Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Jakobinoak eta gu

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Halley kometa baino maizago agertzenda EHko eszena publikoan «jakobino» irain gisa. Aste honetan egin du aparizioa, ezkerreko politikarisubiranista baten argudioetan. Markoa, tamalez, ohiko da:ezkerreko norbaitek jakobinodeitzen du Madril eta Pariskoneoliberal zentralista bat.

Agian izan daiteke hasierako Antonio Gramsciren eraginarengatik. 1917ko uztailaren 28an Il Grido del Popolo-n Errusiako iraultzaz ari zela idatzi zuen: «Errusiak zorte ona izan zuen: jakobinismoari ez zion jaramonik egin». Gerora iritzia guztiz aldatu zuen Gramscik. Baina, antza, bere Kartzelako kaierek ez dute hainbesteko zabalpenik izan gurean. Guido Ligouriren aburuz, Gramscik oso irakurketa baikorra egin zuen kaieretan jakobinoen ekarpenaz: dozena bat aldiz aupatu zituen. Lehen artikulu hartan Lenin Babeufekin alderatu bazuen, Albert Mathiez irakurri ostean, argi ikusi zuen 1789-1794ko Lenin Robespierre izan zela.

1848ko otsailaren 22an hartu zuen Marxek hitza Bruselan, Krakoviako altxamenduaren bigarren urteurrenean (Komunismoa, iraultza eta Polonia askea). 1793ko jakobinoak eta 1848ko komunistak alderatu zituen. Errusiak, Austriak eta Prusiak Polonia zatitu zuten 1793an 1791ko konstituzioaren kontra egiteko, «printzipio jakobinoak» zeuzkalako: botere banaketa, prentsa askatasuna, kontzientzia askatasuna, epaitegi neutralak, joputasunaren abolizioa. Liberalismo oinarrizkoenari jakobinismo esan zioten. 1794ko kontrairaultza burgesak Frantziako jakobinoak exekutatu zituen. 1846an austriar inbaditzaileek lehen jakobino deitzen ziotenari «komunista» esaten zioten Polonian.

Horregatik, ezkertiarrek jakobino iraintzat erabiltzean Malcolm Xren aipuaren mutazioa datorkit: «Ez bazabiltza tentuz, historialariek askatzaileak izan zirenak gorrotatzera eramango zaituzte eta zapaltzaileak maitatzera». Saint-Just eta Robespierreren alabak izango gara (akats, porrot eta Vendéeak aztertuz), baldin eta gure independentzia ez den egungo Polonia nardagarria bihurtuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.