Blanca Urgell
LARREPETIT

Adjektiboak nora joan dira?

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Europa mendebaleko hizkuntzak baino,japoniera euskaratik gertuago omen dago. Alabaina, japonieraz ez dago adjektiborik, euren zeregina egiten duten aditzak baizik: samui'hotza da', samukatta 'hotza zen', samukanai 'ez da hotza', samukereba 'hotza balitz', etab.

Robert M. Dixonek (Where have all the adjectives gone?, 1977) erakutsi du munduanadjektibo gutxiko edo gabeko hainbat hizkuntza daudela. Urrutiko kontuak direla esango du baten batek. Ba, ez nahitaez. Izan ere, baliteke aitzineuskara horietako bat izatea, Joseba A. Lakarraren arabera.

Nigeriako igboera ez nuenDixon irakurri baino lehen ezagutzen, 45 milioi hiztun baditu ere (hau lotsa!), batzuk Gasteizen orain. Harekin ikasi nuen horrelako hizkuntzek adjektiboakbinaka oposatuak eta lau talde semantiko jakinekoak soilikdituztela: dimentsioa, adina,balioa eta kolorea. Igboeraktalde bakoitzeko bikote bat baino ez omen du: 'handi' / 'txiki', 'berri / zahar', 'on / txar' eta 'beltz, ilun' / 'zuri, argi'. Dena dela, hizkuntza batzuek gehiago garatu dituzte denborarekin, arrazoiak arrazoi, beren baitatik sortuz edota mailegatuz.

Antzineuskararen erroak behinola silaba bakarrekoakzirela onartzen badugu (lur, gatz eta bil erakoak), igboerarenadjektiboen goiko euskal baliokideak ezin ordukoak izan, bikoak baitira (handi, txiki… eta txar < zahar), on izan ezik. Are koloreak ere denak berriagotzat eman behar: eratorri gardenak dira gorri, zuri eta urdin (*gor-i, *zuri, *hur-din), eta azken batean beltz ere (*bel-tz; cf. arbel < *har-bel). Eta hotz? Tira, baina izena ere bada (izena lehenago, beraz?).

Ez dakit on denetz euskaladjektiborik zaharrena (hobeto hon, ekialdeko euskalkiek gorde duten eran), baina ziur nagoaitzineuskaldunek ez zutelaMaritxu nora zoaz kantatzen,ez galant maileguagatik, ez eder-gatik ere. Baina eder-ena beste istorio bat da…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.