Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Igandea egunero

2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Ez da berria hipotesia: porrot sozial nabarmen baten ostean, artistek gizartea eraldatzeko gosea galdu eta arte adierazpideetan sakontzera jotzen dute. Biografia batean azaldu behar bada hori, Richard Wagner daukagu.

Modu orokor batean, ia belaunaldi gisa hori gertatu bazen, Pariseko Komunaren osteko Frantziako margogintzan izan zen. Erreakzioaren errepresio garaietan haur izan zirenek haurtzaroko trauma bat izan zuten. Eta beren erantzun estetikoa eskapo egitera bideratu zuten: batzuk atzerakoiak izango ziren, besteak utopistak. Horren adierazgarrien, ziurrenik, Georges Seuraten La Grande-Jatte izango da (1884). Post-inpresionismoaren ikonoa, Albert Boime-k azaltzean. Boimek margogintza eredu hori zuzenean lotzen du Komunaren osteko Frantziako egoera sozial lazgarriarekin. Kurioski,La Grande-Jatte haren antzeko aisialdi (eta lan) eszenak ohikoak ziren orduko margogintzan. Horren eredu, Roger Jourdain-enLe Dimanche eta Le Lundi (1878); kasualki, bi eszenetan aisialdiko solasaldia da gaia, eta bietan gizon bat dago zutik, hizketan.

Afera da Seuraten irudi paradisiakoak aldaera asko izan zituela Komunaren zapalkuntzarenosteko urteetan. Horietako bat ezagutu dut Boimeri esker: Paul Signac, Seuratekin batera Artista Independenteen Elkartea sortu zuen anarkistarena. 1894anAu temps d'harmonie margotu zuen. Antzekotasun estetiko nabarmenekin, paradisuaren ideiarekin, baina hautu desberdinekin. Seuratek jantzia zuen tokian haragia, gizatiar lorategiaren tokian hemen natura. Harmonie hori Anarchie omen zen hasiera batean. Hemeretzigarrenaren amaieran «harmonia» anarkisten monopolioa omen zen. Hala esan zion Seuratek Beaubourgi: «Artea harmonia da. Harmonia kontrarioen analogia da». Hori zen La Grande-Jatte ere, kontrarioen sintesia: «askatasuna eta ordena, subjektiboa eta objektiboa, mikroa eta makroa». Kropotkinen aburuz, harmonia zen anarkisten ametsa, eta Boimerentzat anarko-komunistak ziren margolari haien paradisua igandea aste osora hedatzea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.