Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Memoria saturatua

2020ko urriaren 31
00:00
Entzun
Urtarrilean egin ziren 65 urte Armada Gorriak Auschwitz askatu zuenetik. Bost urte lehenago, hirurogeigarren urteurreneko ekitaldien kontura, Annette Wieviorka historialari eta maoistak zuztarretik kritikatu zituen memoria errituak.

Wieviorkak zuzenean aipatu zuen bazela «horrorearen faszinazio perbertso bat, gustu hilgarri bat, biktimen politikareninstrumentalizazio bat». Hala esplikatzen zuen zer zen, bere aburuz, memoria saturatu bat, gurean ere aski ohikoa, erakundeetatik fede txarrez, eta senide eta talde militanteen aldetik fede onez egindakoa: «Auschwitz gero eta deskonektatuagoa dago sortu zuen historiatik [...] Bereziki, Auschwitz ia kontzeptu bat bezala dago eraikia, gaizki absolutuarena eta hala, Auschwitz-Birkenauko 'zera' hori moralaz saturatua dago, jakintza historiko oso gutxiz kargatua dago».

Erraza da ulertzen «memoria saturatu bat bere eraginkortasuna mehatxatua duen memoria bat» dela, Didi-Hubermanek esan bezala. Egun memoria shock bidez ulertzen da, eten kolektibo gisa ahal dela, masa shock bat bezala. Denbora gelditu eta ongia eta gaizkia errebelatu da: eta geroboteretsuak boterean eta boteretsuen inolako genealogiarik ez egin.

Wieviorkaren aitona-amonak Nizan atxilotu eta Auschwitzen hil zituen garaiko kapitalismoaren Alemaniako aldaerak, nazionalsozialismoak. Baina hori guztiori ez zen malefizio bat izan. Raul Hilbergek aztertu zuen trenen antolaketa. Tren horiek gidatu zituzten pertsonek, orratzak aldatzen zituzten pertsonek, juduak salatzen zituzten auzokideek, isunak jartzen zituzten hiritar eredugarriek. Wieviorkak nabarmentzen du «kontzeptuak» gertakizun historikoak lausotzen dituela, singulartasuna eta konplexutasuna ezabatzen dituela.

Halako zenbat, egunero: etxe-kaleratzea, ZIUa, torturatua, etxeratze-agindua, muga politika, enpresa erregulazio espedientea, alarma egoera, atxiloketa, bosgarren solairua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.