Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Abaroak

2021eko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Ostiral arratsaldean, lan egun luzearen ostean, etxera bidea oinez egitea erabaki nuen. Bide erdian, trauskil eta dardarka emakume bat hurbildu zitzaidan. Zorro higatua zeraman bizkarrean, eta narras zeramatzan oinak, dagoeneko bizitza arrastaka doala onartua balu bezala. Kalean bizi zela ondorioztatu nuen. Niregana etorri zenean jabetu nintzen uste baino okerrago zegoela. Behin eta berriz eskatzen zidan laguntza, dirurik ez zuela nahi ziostan, jatekoa emateko. Saiatu nintzen laguntzen, ahal nuen bezala, baina seguruen ez zuen deus askorako balio izan. Kontua da emakumea utzita etxera bideari ekin eta minutu batzuetara sakelakoan mezua jaso nuela. Kasualitatea ote? Telefono konpainia batekoa zen eta SMS bidez heldu zitzaidan: «Lagundu gaitzazu inor bizi ez dadin kalean. Non aurkitzen duzu abaro etxerik ez duzunean? Bidal ezazu SMS bat halako telefono zenbakira eta mezuaren prezio dena halako erakundeari emango diogu». (Espainieratik euskaratua).

Txundituta geratu nintzen.Richard Stallmanek, software askearen sortzaileak elkarrizketa batean zioen sakelakoek, amatatuta egon arren, gure elkarrizketak entzuten dituztela. Ez da ezer berria, baina hain modu bizkorrean... Beraz, zer da pribatutasuna XXI. mendean, non sakelako bat ezinbesteko bihurtu zaigun eta erabiltzen hasteko lehenengo gauza da onarpen bat ematea? Gure pribatutasunaren zati bati uko egin behar diogula ametitu behar dugu? Betiko dikotomia, segurtasuna eta pribatutasuna, dagoeneko itogarria egiten zait, eta nekez onar dezaket bestelako aukerarik ez dagoela. Onartu beharko dugu segapotoaren truke uko batzuk egin beharko ditugula, etxea izango dela soilik eremu erabat pribatua, eta kalean barrena ditugun kamerek gure gora eta beherakoa grabatuko dutela? Uste dut inoiz baino kritikoago azaldueta zalantzan jarri beharko ditugula, etengabean, gure bizitza eta gure ohiturak. Ezer berririk ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.