Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Gabilondo joan da

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gabriel Garcia Marquezek 70eko hamarkadan Radio Habanari emandako elkarrizketa batean ziotsan kazetaritza beren-beregi hautatzen den ogibidea dela. Niri, artean, urte batzuk geratzen zitzaizkidan nagusitan zer izan nahi nuen erabakitzeko. Hiru aukera jarri nituen: kazetaritza, filosofia eta psikologia. Jakin nahi nuen; zergatik guztien erantzunak behar nituen, eta bidean sor zitezkeen besteak ere bai. Kazetaritza ikasi nuen, baina jardunarekin maitemindu nintzen berarekin.

Egungo kazetaritzaren neurria hartzeko egungo gizarteari begiratu behar omen zaio. Batera doaz. Horixe esan zuen bere azken elkarrizketan IƱaki Gabilondok bere etxea izan den Ser irrati katean. Bizkorregi goazen honetan, beraz, zer motatako kazetaritza egin liteke? Zer egiten ari gara? Eta gizarteak / herriak ez badu egiten ari garen kazetaritza behar, zer? Ez naiz ari maitasunaz, ari naiz beharrizanaz. Lankide batek, biziki arduratua, lehengoan ziostanaskatasuna galdu dugula kazetaritzan, eta okerrena ez dela airean dagoen zentsura, okerrena norberak bere buruari ezartzen dion zentsura dela.

Gabilondori egindako azken elkarrizketan zenbait gauza interesgarri esan zituen. Batek, Ryszard Kapuscinskik esaten zuen zerbait ekarri zidan gogora: pertsona ona izan behar dela kazetaria. Gabilondo harago zihoan, eta beste inoiz Elena Poniatowskari entzun diodana esan zuen: apala izan behar du kazetariak. Apaltasun horretan sekula ez du ahaztu behar kazetaritza lanean (irratigintza aipatzen zuen berak, baina nik uste dut orokortu litekeela) bestea dela garrantzitsuena. Hor legoke bizi iraupena, hartzaileengan. Eta hain zuzen ere hauxe da batzuetan ahazten duguna, hartzailea.

Erritmo bizia gailendu den honetan, informazioa lerroburuetara mugatu dugun honetan, gutxi kuestionatzen den honetan, kritika apurra mututzen denean; ez da, ez, erraza kazetaritza egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.