Hedoi Etxarte
LARREPETIT

2022a folkarena da

2022ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Haiek diote afera informatiko bat izan zela; nik ez dut zalantzarik mezua zuela Broken Brothers Brass Band taldearen Katebegia-ren azken bi begiak, diskoaren seirena, 2022an ateratzeak eta aurreko hamarrak 2021ean. Kodea eta Mailua aurten argitaratzeak, esateko 2022a 2021etik datorrela, han hasi zela.

Baina bada korrelazio batII. Mundu Gerraren osteko 30loriatsuen zikloaren amaieraren eta folkaren sorreraren artean. Adibide nabarmena izan zen Stormy Six Italiako folk taldea, iraultzailea, kooperatiboa, jazzaren, abangoardiaren, abesti militante eta herrikoien intersekzioan. 1975ekoa da Un biblietto del tram, esaterako; abestien izenburuek esaten dute edukian dena: Stalingrado, La Fabbrica, Arrivano Gli Americani...

Urte berak dira, ez zehazki historikoki berdinak halere, baina Christine Martineau-ren biolinak eta Pantxoa eta BeƱat Axiarik ardaztutako Urria taldeak (esan ze hilabete aldarrikatzen duzun eta esango dizut ze ekipotakoa zaren) gauza bera egiten zuten. Ezer nazional-herrikoia egin bada, Urriaren bi diskoak dira (ala Imanol 72-80 ala Oskorri 75-84, esaterako).

Eta ez dut uste esajerazioa denik 2022a ere hortik irakurtzen hastea. Biolina eta saxofoia dutelako (Urriaren Bruma altxatzean diskoak bezala) inori Ibil Bedi etorriko zaio aurrena burura, baina J Martinarekin egikaritu duten Ez daukat ezer, adi, eskala bat dago azken errepikaren aurretik, aski definitiboa da Jaio Naiz Baina album osoari beste esanahi bat ematen ahal zaiola. Camarada andaluz eta Azpeitiko kaletan bideko arin-arin.

Janzkeran ere itzuli dira 70ak, kalean eta ikus-entzunezkoetan (Hofe-ren Handia eta Merina Gris-en Ardi Latxen Herrian-en, feat. Cris Belako). Musika egiteaz eta beren buruaren enpresari izatera mugatzen ez diren musikariak. Alemanezko esaerak dioen bezala hobe delako amaiera terrible bat amaierarik gabeko terrore bat baino. Responsoriala da: Hautatu beharko duzu orduan, kanpoan ez bizi ala barnean hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.