Jaume Gelabert.
LARREPETIT

Eskolako otoitzak

2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Apezetan ikasi nuen, itunpeko eskola batean; eta ohikoa zen otoitz egitea ikasgelan, Estatuak hein batean diruz hornitzen zuen ikastetxe hartan. Irakasleek jaungoiko bat eta bakarrari bideratzen zizkioten alabantzak, bai erlijio klasean, bai aukerak ahalbideratzen zuen bakoitzean. Aldi berean, funts publikoaz baizik finantzatzen ez ziren eskoletan, derrigorrezkoak ziren erlijio saioak. Han ere dotrina —dotrinamendua— jasotzen zuten.

Gure otoitzen garaiez geroztik gizartea aldatu eta hezkuntza-lege asko ezagutu ditugun arren, erlijio saioek jarraitzen dutehezkuntza publikoan. Egia da LOMLOE legeak Eliza Katolikoaren lorpen historikoak goresteko ordutegia murriztu duela, eta beste jaungoiko berdadero bati otoitz eginen lioketen gero eta haur gehiago iritsi direla ikasgeletara; baina, aldaketak aldaketa, erlijio irakasgaia mantendu egin da eskola publikoan. Erlijio kristaua, Artzapezpikutzak aukeratzen baititu denon Hezkuntza Departamentuak kontratatuko dituen ikasgaiko irakasleak, auskalo zer irizpide ezarrita. Bermatuko dute Berdintasun Legea ezagutzen dutela? Hautagaiei ingeles titulaziorik eskatuko ote diete?

Gero eta bezero gutxiago ditu erlijioak eskolan, eta taxuzko otoitza nola egin behar den irakasteko ordu kopuru txikiagoa irakasleek. Horregatik, Navarra Suma alderdiak esleipen digitalez —behatzez, alegia— lortutako lanpostu horien kontratuak blindatzeko lege proiektu bat aurkeztu du, eta Geroa Baik horren alde egin. Blindaje horren bidez, erlijio irakasleek eskolako beste lan batzuk hartuko lituzkete kontratuei eusteko. Merezimenduen bidez sistema publikoan sartutakoek betetzen dituzten lanak, hain zuzen.

Antza, Erlijioa irakasgaia eskolan betikotzekoak eta Artzapezpikutzak hautatu dituenen—anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak— lan-eskubideek kezkatzen dituzte lege proiektuaren bultzatzaileak, gainerakoon eskubideei gailenduta bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.