Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Enegarrenez, itxaropena

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Filosofia modan dago. Enpresa batzuetan kontratatzen dituzte enpresa horren jardunari zelanbaiteko pentsamendu-logiko jantzi bat emateko, hausnarketarako jardunaldiak eta kafe topaketak antolatzen dira, eta mahai inguruetara gonbidatzen dituzte gure mundua azal diezaguten. Nik ere maite ditut filosofiara emandakoak, eta arkitekturara emandakoak ere bai. Uste dut eraikuntzaren izpiritu hori dela gustatzen zaidana.

Ezin izan nintzen Iruñera joan Peter Sloterdijk (Karlsruhe, 1947) entzuten. Bild Zeitung egunkariak beraz dio «etorkizuna buruan» duela, eta nik etorkizuna oso presente daukat aspaldion. Jendetza ipurterrea baino politikari hobeak behar direla esan zuen Sloterdijkek Iruñeko jardunaldiaren aurkezpenean; politikariaren eta ordezkatzen dituen hiritarraren arteko zubirik ez dagoelako, besteak beste. Kontsolatzeko, sarean irakurri diot elkarrizketa bat, El Pais egunkari espainiarrean egindakoa, eta beragana hurbilduarazi nau ez dela ezkorra jakiteak.Demokraziak itxaropena behar duela dio, eta errealitatearenbegietara behatuta eraiki behar dela etorkizuna.

Hau dena irakurri dut Station Eleven telesaila amaitu ostean. Bi aholku eman zizkidaten lagun bik: aipatutako telesaila eta 1905ean Begum Rokeyak idatzitako Sultana's dream (Sutanaren ametsa). Lehenengoarekin bete dut. Liburu batean oinarri, hamar kapituluko modazko distopia horietako bat da, «baina itxaropena ematen duena», agindu zidaten lagunek. Eta bai. 2020an gripe pandemia batek gizadiaren %90 hiltzen du. Gelditzen direnek bizirauten ikasi behar dute, elkarrekin egoten, familia zer den berrasmatzen, babesa eta zaintza aurkitu behar dituzte. Sloterdijk-ek esandakoen oihartzun direla dirudi: lepoan hartu eta segi aurrera. Dena edertzeko joera baztertu eta daukagunarekin eraiki geroa; alegia, filosofia eta arkitektura gehiago eta piromania gutxiago behar dugula (eta ez du Anarirekin zerikusirik).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.