Blanca Urgell
LARREPETIT

Legora jokatu nahi?

2023ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Pablo Astarloa hizkuntzalariak antzeman zituen aurrena gure aditzaren zatikiak, 1800. urtearen bueltan, eta berak asmatu zituen aditz-taulak, Juan Mateo Zabalak (1848) barkatzen badit. Ez dakit zergatik ez den hau agertzen Astarloari buruzko edozein biografiatan, eta ez bakarrik «apologista» izan zenekoa. Umeek ere jakin beharko lukete, baina, ai, hain jakintsuak gara gaur... Gaur dena dakigu guk.

Bonbilla piztu zait buruan.Tekleatu eta Pirata Legoa, Koliseo Legoa eta Orkidea Legoa agertu zaizkit lehen pantailan. Mmmmm. Ez dut uste Aditz Legoa sortua denik. Aditzak adierazten dituen zerek kolore bana lukete gure legoan: dudarik gabe nork gorriz ipiniko nuke (#ErgatiboaAlaHil), nori berdez eta nor urdinez, adibidez. (Nork pentsatu du «zuria»? Mesedez eta faborez).

Egon. Zereginari emango kolorea, ala formari? Zeren dator / datoz oposaketan urdina litzateke pluraleko -z, baina dabil / dabiltza balitz, edo dakartza, pieza bera liteke tza? Badakigu -z eta-tza antzinako *-za beraren seme-alabak direla, batean -a galdurik, bestean txistukaria indarturik. Elor(t)za, Iturri(t)za edodirutza-ko hizki bera ere bada, 'ugaritasuna'-edo izatetik plural-hizki bihurturik, areago mendebaldean (dagoz, deutsaguz...).

Eta du / ditu bikoteaz zer? Pieza urdina tartekatuko historiaren arabera (*da-it-(d)u, edo are zailago), ala beste kolore bat esleituko diogu it bitxi horri? Eta dizkiot-en -zki-ri pieza bakarra legokioke, gaurko ulerpenaren arabera, ala antzinakoari begira-z hizkiari urdina eta -ki «datibo aurrekoa» deritzagunari morea emanez?

Zutabea amaitu da, baina ez Aditz Legoaren pluraleko piezen poltsa. Uste baino, Lego enpresari txosten luzeagoa bidali beharko zaio ideia erosiko badit. Plurala halakoa baita euskaraz:orotarikoa, askotarikoa, era askotakoa, heterogeneoa eta plurala. Anitza ere izan liteke..., baina ez nire izenean, arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.