Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Pilulak

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Lagunekin, senitartekoekin, finean, ingurukoekin asteburu-pasa egitea (bolada bat pasa ere izan liteke) oso argigarria da besteak benetan ezagutzeko. Gure mundua osotzen duten pertsona horiek, maiz, arrotzak dira guretzat. Oso hurbilekoak izan arren, batzuetan,azalekoa da beraietaz dugun ezagutza. Horretaz jabetu zaitezke egunak elkarrekin ematerakoan. Orduan ezagutzen ditugu egunerokoa egiten duten txikikeria horiek. Zurrungak, maniak, ohiturak eta pastillak. Zure ingurukoek zein pilula hartzen duten jakin arte, ez duzu zinez jakingo nortzuk diren. Nork hitz egiten du-eta egunero hartzen duen pastilaz? Ez naiz ari jai giroan kontsumitzen diren legez kanpo pilulez; bai, berriz, osasunarekin zerikusia dutenekin. Larrugorritzen gaituzte pilulok. Izaki perfektuak gara miopiatik begiratuta, hurbiltzea aski da zein ahul garen ikusteko. Halako minarentzat, lo faltarentzat, antsietatearentzat, bihotzeko disfuntzioren batentzat, gaixotasun kronikoentzat, depresioarentzat… gure bizitza pilulez inguratuta dago. «Sortu dugu gizarte bat zeinean, hura jasateko, askok medikazioa behar duela». Eva Baltasar idazle kataluniarraren hitzak dira. Gaixotasunak eta sendabideak aldi berean asmatu dituztela dio askok. Konspirazioa, pentsa zenezake. Pentsa bazenezake. Argentinan, esaterako, segundoko 114 pilula saltzen zuten 2016an. Bai, negozio izugarriada (zentzu guztietan) gure osasuna.

«Zertarako da hori?», eta hamaika koloretako pilulekin ikasiko duzu hark bihotzeko arazoa duela, loa aspaldi galdu zuela beste hark, beste horri ez dabilkiola ondo ezkerreko giltzurruna, bizitza astunegi gertatzen zaiola edo antsietatea gainditu ezinean dagoela hura. Allen Frances AEBetako psikiatra ospetsua da, eta uste du pilulak hartzea gutxitan dela irtenbiderik onena. Adituek badiote agian aintzat hartzen hasteko ordua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.