Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Matisse hirugarren solairuan

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Elkarrekin irakurri behar genuen, norberak bere etxean, etabi ale eskatu nituen, jakin gabe, oraingoz, ez dela hala izango. Zeharo lokartzen dutenean Valeriano Bozalen Crónica de una década (Machado libros 2020) irakurtzen diot ahots gora, ZIUko alarmen artean. Azken batean Bozal berak aurkeztu zidan, erakusketa baten kontura katalogo batean zegoen testu bati esker.

Bozalen kronika Joan Margariten aipu batekin hasten da: «Bizitzako etapak ezin dira ebaki garbi batekin bereizi, baizik eta, aldi batez, bata bestean sartzen da. Geuk uste duguna baino gehiago gainera». Nabarmena da Bozalen liburuan ere, hirurogeiko hamarkada Carrero Blancoren hilketaraino, Puig Antichen exekuziora are Gasteizko hilketetaraino iritsiko zelako.Bozalek bere unibertsitate garaiaz hitz egingo du, museoez, Frankismoko eszena artistikoaz, Carlos Thiebaut-en maxima horrekin: «Ez dago oroitzapen neutralik». Eztabaidagarriak diragaraiari buruzko bere epai politikoak, baita bere irakurketa artistikoak ere: SESB, SEU, Falangea, Cuadernos de Ruedo Ibérico, Oteiza, Txillida, Peces Barba, PSOE, Basterretxearen zer iristen zen Madrilera, zura, nazionalismoa, zinema.

Bitxia da Odysseas Elytis poetak Bozalen liburuan duen tokia. Halako batean Elytisen aipu hau berreskuratzen du: «Bürgenbach eta Auschwitzen urteetan, Matissek loreak eta fruituak zukutsuagoak margotzen zituen, salbaiagoak, inoizko ederrenak, eta aurkitu zuen modua barruan estutzeko, betirako, bizitzaren miraria ziren bere horretan. Horregatik, beren koadroek egun hobeto hitz egiten digute garaiko hilotzen deskribapen makabroek baino. Zeren beren sortzaileak ukatu zuen apustu egitea (barka hitzaren hautaketa) sentimenduen alde eta minaren partikulartasunengatik, eta nahiago izan zuen ez fenomenoei obeditu, baizik eta fenomenoek kontzientzietan eragiten dutenari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.