Garazi Arrula Ruiz.
LARREPETIT

Egungo gerrak (II)

2018ko urriaren 19a
00:00
Entzun
UAGN Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak ohartarazi du bermatutako errenta jasotzen duten herritarrek lehen sektoreko lanpostuei uko egiten dietela. Kexu dira nekez aurkitzen dutelako inor bilketa kanpainetarako. Ohartarazpenarekin batera, Felix Beriain presidenteak errentaren banaketa hobeki kontrolatzeko eskatu du, iruzurtzat jo baitu; lanari uko egiten dioten gehienak migratzaileak omen direnez, erakartze efektua jarri du mahai gainean—norbaitek zalantzarik balu—. Berehala atera dira oholtzara UPN, PSN eta PP, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote UAGNren eskaerei kasu egiteko. Caritasen esanak ere baliatu dituzte: Angel Iriarte Caritaseko zuzendariaren hitzetan, 2017an aurreko urtean baino paperik gabeko gehiago artatzeko arrazoietako bat errenta eskatzeko lege aldaketa izan daiteke. Gobernuko gainontzeko alderdiek eta EHNEk arrazoitze horri kontra egin diote. Kasurako, sindikatuak gogorarazi du paperik gabeko pertsona askok, lan kontratu bat formaltzeko, lehenik hiru urtez erroldatuta egon behar dutela.

Ez gara errudun bila hasiko, ezta sektorearen lan baldintzez eta erantzukizun politikoaz arituko ere. Ez da lehen aldia eskuina aukera txikienaz baliatzen dena laguntza sozialen kontra egiteko. Erriberan bezala Gasteizen. Europan zabaltzen ari den politika xenofoboen eta joera ultraeskuindarraren hauspoa dute, gainera. Babes gutxien duen kolektiboa da gaitz guztien iturburu, maiz migratzaileekin berdintzen dena, zeharka bakarrik aipatu arren (nolabait, gu ez gaude migratzaileen aurka, migratzaile pobreen aurka baizik). Andoni Olariagak Erria aldizkarian proposatzen duen eskuinaren balio-multzo politikoki ez zuzenaren barruan sartuko lirateke, hain zuzen, «nazionalentzako» soilik izanen diren eskubideak eta besteari aplikatzen dizkiogun neurri eta baldintza bereziak.

Mahats beltza biltzeko sasoia dela eta, egin itzulitxo bat lursailetatik, eta ikusi zer kolore den nagusi biltzaileen azalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.