Angel Erro.
JIRA

Ezaxolaren alde

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Erdi Aroko gauzak maite ditut, baina Erdi Aroan. Monarkiak sartzen ditut hor. Horregatik, ez dut oso ongi ulertzen batzuek duten Nafarroako errege-erreginekiko eta haiek gaurkora ekartzeko tema. Monarkia erakundea (zalantzarik balego) zaharkituta dagoelako frogarik behinena atzo Iruñean gertatutakoa dugu: ez zen deus gertatu. Ezaxola orokortuaren barruan igaro zen errege bisita. Karlos III.a etorbidetik gora nindoala irakurri nuen une horretan berean Felipe Espainiakoa non eta zertan zebilen, hortik metro batzuetara. Ingurura begiratu eta hor ez zegoen erregepekorik. Betiko joan-etorriak, edo azken egunetan baino hara-hona gehiago, ez alferrik 19 egunen ondoren euria eten eta eguzkia atera da.

Jendeari galdetzeko tentazioa izan dut. Susmoa dut inor gutxik dakiela errege bat dugula hirian bisitan. Eta dakitenei bost axola zaiela. Ez, ez gaude Erdi Aroan. Twitterren irakurtzen dudanaren arabera, ez dago inor kalean Borboikoari aupaka. Arbuioa adierazten bai, gutxi batzuk. Gutxi izanda ere, gehiengoa dira.Iruñe amorragarri honek atzokoa bezalako pozbidea ematen du tarteka. Harro nago Nafarroako eliteak beren basailutzan bakarka utzi dituen gizarte honetaz, guztiz ezaxola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.