Garazi Arrula Ruiz.
LARREPETIT

Egungo gerrak (III)

2018ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Teodoro Galarzak bere memorietan jaso zuen gertaera: 1874ko otsaileko egun batean, Josefa Berroeta txurro-saltzaile tafallarrak artillari bat akabatu zuen labanaz, gizona haren gainera etorri eta indarrez musukatzen saiatzean. Epaileak merkatuko hogeitaka emakume saltzaileri lekukotza hartu zien, eta guztiek esan zuten ez zutela deus ikusi. Egun bat kartzelan pasatu ostean, Berroeta aske geratu zen.

Galarza gaur egungo kazetari-tertuliano bat balitz, nekez aurkituko genukeen hain adjektibazio gutxi. Kontrara, aipatu besterik egiten ez dituen datuetan jarriko lukete egun fokua: Berroetari La Gizona esaten ziotela, tripak atera zizkiola eta txurroak mozteko labana erabili zuela. Are gehiago, hedabide jakin batzuetan, Berroetaren ibilerak hartuko lituzkete hizpidetzat, gerrak soldaduengan eragiten dituen premiak eta nahasteak aztertuko eta justizia oztopatzeagatik azokako beste andreen jarrera epaituko lukete, inork deus ikusi ez izana susmagarriki zalantzagarria delakoan. Gaur hil izan balu, Berroetak nekez eginen zukeen egun bat kartzelan.

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada. Batetik, hedabideen hizkuntza trataera eta informazioaren erabilera; bestetik, zigorgarritasuna eta sistema judiziala. Biak ala biak biolentziaren kudeatzaile boteredun. Bereziki lehenaren mekanismoa ulertzeko gakoak aurki ditzakegu Nerea Barjolaren MicrofĂ­sica sexista del poder ikerlanean, kasu jakin batetik abiatuta aztertu baitu terrore sexualari buruzko kontakizunak nola sortzen eta hedatzen diren, eta biolentzia sexuala termino politikoetan azaldu. Josefa Berroetak alferrik defendatuko luke gaur bere burua, hedabide handiek babesturiko eta gizonen mesederako eraikitako zigor sistema honetan. Alta, txurrogilearen historian bada bere horretan konta genezakeen zerbait: emakumeon elkartasuna. Indarra galtzen ari da terrore sexuala, feminismoak beste interpretazio batzuk gehitu baitizkio beldurraren errelatoari. Segi ehuntzen, ahizpok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.