LARREPETIT

Kantabria

Goizalde Landabaso -

2020ko ekainak 30

Ume zarelarik oporraldia zelan eman gurasoek erabakitzen dute. Joera nagusi bi daude: hondartza eta mendia. Gu ume ginela, horien arteko hautua egin behar izan zuten gurasoek, eta lehenengoa gailendu zen. Artean ez ziren izugarrizko bidaia exotikoak egiten, guk behintzat ez genituen egiten, eta gurasoek bizitzaren atseden une horiek emateko kostaldea hautatu zuten. Lehenengo urteak Hendaian eman genituen, ostekoak Sopelan, eta azkenik aurkitu zuten lekua munduan Ea inguruan. Kantabria sekula ez da izan gure etxean hautu. Joera ere ez. Gure haurtzaroko hondartza Laga da. Gure amarena, Zarautz; eta aitarena, berriz, Arena eta Ereaga. Eskola garaian ere hautu nagusia hondartza zen eskola kideen artean, eta gehienek Bilbotik eskumaldera egiten zuten. Zarautz, Deba, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Lekeitio, Busturialdea, Errioxako herriren bat, Nafarroako besteren bat. Eta batek egiten zuen Kantabriara, Oriñon izeneko leku misteriotsu batera. Niretzat alde hori dena ezezaguna izan da beti. Badut senide bat bertan etxetxoa erosi zuena udara emateko. Baina, egiari zor, Bilbotik ezkerralde ingurura erosi zuen, Bilbotik eskuma ingurura ezin zuelako erosi, garestiegia baitzen. Ordezkoa izan zen, beraz.

Horregatik harritu nau entzuteak Bizkai erdiak eta Bilbo osoak ematen dutela udako oporraldia Kantabrian. Are gehiago, inguru horrekiko lehentasunak zur eta lur utzi nau. Pentsatu dut informazioa falta ziezadakeela, eta horregatik ez dudala ulertzen. Ingurukoen artean galdetu dut ea oporraldia non ematen ote duten. Bilbotik ordainsaririk ez duen autobidera jo izan dutenak Asturias eta Galiziara joateko izan da. Eta batek norabide hori hartu ohi du Portugal aldean duen leku kutunera egiteko. Alegia, litekeena dela burbuila batean bizi izana, baina Bizkai osoa eta Bilbo erdia baino gutxiago direla Kantabria hautatzen dugunak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna