LARREPETIT

Ama txarrak

Garazi Arrula Ruiz -

2018ko urriak 12
Azken urteotan zabaldu da ama txarren mugimendua; gizarteak ezarritako kodeak eta amengandik espero diren jarrerak zalantzan jartzea du helburu. Aurreko igandean, Espainiako estatuko hainbat hiritan lasterketa egin zuten kontziliazioaren alde, «nik ez diot uko egiten» leloarekin; salatu zutenez, hamar emakumetatik seik enplegua uzten dute ume bat izatean. Madrilen, Pedro Sanchez batu zitzaien lasterketara, eta Euskal Herriko karriketan ere ikusi genituen lasterkariak peto horia soinean.

Ez naiz ni izanen kontziliazioari aurka eginen diona, eta akaso baten bati balioko dio erruduntasuna eta presioa arintzeko eta gaiaz kontzientziatzeko. «Nire alabari tableta jartzen diot aurrean ni sofan/lagunekin/gimnasioan egon ahal izateko» edo «Gaur ez dut afaria prestatzeko gogorik; gaur, hanburgesa!» esaldiak #amatxarra-z lagundurik txiokatzeak ez dakar, ordea, eztabaida handirik. Batetik, halakoak esateko tableta etxean izan behar du batek, eta sarean ibiltzeko aukera. Hots, larritasun ekonomiko handirik gabeko familia egituretara mugatzen du eztabaida. Bestetik, aipatu gabe uzten ditu bikotekiderik gabeko amak, guraso diren langile autonomoak, ama izan nahi ez baina beste aukerarik izan ez dutenak, ama izan nahi eta estigma handiegia delako ezin izan dutenak. Kanpoan uzten ditu beste zaintza sare batzuen aukera eta amatasuna modu kolektiboago batean planteatzeko aukera. Besteak beste.

Bi film zein baino zein okerragoak eta arrakastatsuagoak egin dizkiote ama txarren aldarriari, eta laster kate handiak kamisetak saltzen hasiko dira. Aldaketa eragile izateko xedez sortu bazen ere, merkatuak irentsi du mugimendua, eta, honezkero, politikoki zuzena da ama txarra izatea. Muga batekin, betiere, inork ez baitu aitortuko egunero ematen dizkiola hanburgesak umeari besterik ezin ordain dezakeelako edo batere inporta ez zaiolako seme-alaben elikadura. Noraino izan daitekeen bat ama txarra, horra zer neurtzen duen gaur gizarteak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna