Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Zer egin etsaiekin?

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Donald Trumpi buruzko liburua argitaratu duela-eta han-hemenka dabil Alain Badiou. Joan den astean France Culturen esandakoez aritu ginen. Gaur Frédéric Taddeïren Interdit d'interdire saioa ekarriko dut.

Taddeïk galdetu zion jaka horien mugimenduaz. Une batean frantziarren 2/3ek babesten zuten (garaian M15ak Espainiako Erreinuan izan zuen babesetik gora). Badiouk adierazi zuen jaka horien programaren arazo nagusia zela erabat lotua zegoela jada existitzen den sistemara. Ez zuela nahikoa antolakuntzarik eskari berririk egiteko. Dena zela zerga baten inguruko afera (Macronek bertan behera jarri behar izan duena, portzierto). Badiouren aburuz, erradikala izan da mugimendua zentzu minimo batean, baina ez dute sistema eraldatzeko inolako proposamenik izan. Alegia: «Guztia onartzen dugu, baina Macronek ez gaitu entzuten». Puntu horri garrantzi berezia ematen dio Badiouk: neoliberalismo globaleko mugimendu politiko baten ardatza gobernari jakin bat jomugan jartzea bada, oso ardatz ahularekin osatuko da mugimendu hori. Azken batean, Badiouren aburuz, Macron bera ez da gauza handia, piezatxo bat, propio eraikia, Napoleon III.a bezala: ezkerraren eta eskuinaren hutsunea konpontzeko egina (biek dute antzeko adina botereratzean, nahiz eta Napoleon III.a nabarmena izan omen zen Frantziako kapitalismoa sustatzen). Badiouk deitu dio «Macron kanpora!» oihukatzen duten mugimenduei «kanporatzaileak». Mubarak kanporatu zuten, baina ostekoa ez da hobea izan (eta hala ia Udaberri arabiar guztiekin). Barcinak alde egin zuen Iruñeko Udaletik eta Maia etorri zen. Marotoren kontrako mugimendu oso bat eratu zen Gasteizen, bere truke, beste alderdi batekin, neoliberalismo elebiduna eta arrazakeria soziala.

Urrundik dator «kanporatzaileen» dinamika hori, eta ez du ezertan ezer onik ekarri, are kontrakoa, zeren, funtsean, ematen dio protagonismo handiegia pertsonaia bati, afera liburutegi oso bat denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.