Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Ignazio Loiolakoa serioski

2021eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Orain supermerkatu bat dago garaian Baionako liburu-denda handiena zen lurrean. Orain esnekien saila dagoen tokian, beste zerbaiten bila ari nintzela, egin nuen topo duela dozena bat urte Roland Barthesen Sade, Fourier, Loyola liburuarekin.

Beti egin zait deigarria Barthesek bere obran Ignazio Loiolakoari tarte bat egitea. Are, hartzea inork baino serioago patroi handia. Filologikoki serio esan nahi dut. Ez prediku, ez oinordetza, ez gurtza. Besteak beste, halakoak esaten ditu Barthesek: «Jesuitak, jakina denez, asko lagundu dute egun literaturaz dugun ideiaren eratzean». Jesuitek «Europa zaharrean» hezkuntza monopolizatu zutela, Frantziako burgesiak «ongi idaztearen kontzeptua» bera jesuitengandik ikasteraino. Barthesek paradoxa bat planteatu zuen: jesuitei literatura eratzearen prestigioa onartzen zaie, baina jesuitek berek beren fundatzailearen liburuari literaturtasuna ukatzen diote.

Loiolakoaren Ariketak «txundigarriak», «bitxiak», «arraroak» dira, «landuak baina literarioki pobreak». Hala, «antzinako mito moderno» bat lagundu du Loiolakoaren obrak, zeinaren arabera gogoan, bihotzean eta ariman gertatzen diren afera serioentzako tresna otzan bat den. Formari garrantzia kenduz, funtsa nabaremndu nahi da: «Gaizki idazten dut esatean ongi pentsatzen dut esan nahi da». Botereen arteko oreka bat, separazio bat ikusten du Barthesek, «literaturari territorio eroso bat eskaintzen zaio, baina zelatatua, territorio isolatu izateko baldintzarekin, iherarkikoki kontrajarria beste terreno batzuekin». «Hala baieztatzen da berriz ere gure gizartean hizkuntzari esleitzen zaion tokia: apaindura ala tresna, giza subjektuaren bizkarroi modukotzat hartzen da, erabiltzen da ala janzteko balio du, distantziaz, apaingarri bat da ala tresna bat eta subjektibotasunaren beharren arabera uzten da ala sozializazioaren konbenientziaren esku».

64rekin zendu zen Barthes,Lapurdin dago hobiratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.