Albistea entzun

LARREPETIT

Ahots agudoen alde

Hedoi Etxarte -

2021eko maiatzak 22

Ostegun goizean pasa zen Maylis de Kerangal Parisko France Interreko estudiotik. Argitaratu du ipuin- liburu berria. Léa Salamék galdetu zion zer esaten duen gure ahotsak berarentzat. Eta De Kerangalek erantzun: «Ahotsa haragitze bat da, aurrean doa, gihar bat da. Hitz egiten duena bertan dago. Eta ahotsa tarteko zerbait da ere, ahots sinaduraz ere hitz egiten da, sei mila milioi ahots daude munduan. Eta ahotsa ere soziala da. Ahotsa aldatu egiten da, garatzen da, gizartearen aldaketak ere daramatza».

Salamék zalantza egin zuen ahotsak ez ote gaituen traizionatzen. De Kerangalek baietz. Maskara dezakegula, behartu, baina traizio egiten ahal digula ahotsak. Baina badugula hazi bat eztarrian, gure izatearen ernaltze lekua. Salamék De Kerangalen azken liburuko ipuin baten ildoa hartu zuen, bertan, irratiko esataria den pertsonaiak uste du ahots nazkagarri bat daukala oso agudoa delako eta esaten du: «Gero eta ahots agudoagoa baduzu orduan eta urduriagoa, ahulagoa zara. Eta kontrakoa, gure kontzientziarentzat ahotsa gero eta grabeagoa izan, orduan eta solidoagoa eta bizkorgarriagoa irudituko zaigu pertsona». De Kerangalek esplikatu zuen Margareth Thacherrek ahots entrenatzaile bat izan omen zuela, bere ahotsa grabeagoa bihur zedin.

Ahots agudoa haustear dagoen zerbait gisa tratatzen da. Eta hor planteatzen du idazleak, ipuinaren bidez, paradoxa: irratian norbait izateko, bizitza sozialean norbait izateko, ahots grabeagoa bilatzen du emakume horrek. De Kerangalek ahots agudoen defentsa bat egin zuen, ahots guztien existentziaren defentsan. Idazleak ikerketak aipatu zituen zeinetan azken 50 urteetan emakumeen ahotsak 23 hertzio galdu omen dituen, botereguneetara iristen hasi denetik. Zentroaren konkistak iluntzen duen ahotsa ala periferiaren galerak abandonatzen agudoa, museo ala fakultate bateko solasa izan zuten biek, ahots grabeekin. Zerbitzu publikoko prime time-an idazlea eta kazetaria.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...