Pisuzko garaipena

Bera Berak 32-25 irabazi dio Ro'Casari eta lehen postua sendotu du. Erakustaldia eman dute kontraerasoan, eta serio aritu dira defentsan

Sara Gil, jaurtiketa bat egiten atzoko norgehiagokan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Bera Berak beste urrats garrantzitsu bat eman du seigarren liga irabazteko. Partida oso serio eta osoa jokatu, eta 32-25 hartu zuen atzo mendeanRo'Casa, eta lehen postua sendotu du. Aurkaria bi puntura utzi du, etagolen aldea ere berea izango da, liga amaieran berdinketa egonez gero, joanekoan ere 11 golez irabazi baitzion.

Atzokoarekin bederatzi garaipen daramatza segidan Imanol Alvarezen taldeak.Lehen zati oso serioa jokatu zuten donostiarrek, eta kontrarioak bere joko bizia ezartzeko eman zizkion aukerak ondo baliatu zituen, hegaletatik min handia eginez, Maitane Etxeberria, eta batez ere Sara Gilen bidez —bera izan zen partidako golegile nagusia, zazpirekin—. Erasoan gauzak argi ez zituzten uneetan, berriz, Elke Karsten agertu zen, urrutiko pare bat jaurtiketa indartsurekin sosegu emateko

Ro'Casa, berriz, lehen lerroan zuen nagusitasun fisikoa ezartzen saiatu zen.Mbengue,Lusson eta Schuster ziren Bera Berari min gehien egiten zioten jokalariak. Baina defentsan eusten eta hortzak estutzen jakin zuten Imanol Alvarezen jokalariek, eta atsedenaldira 16-14 iritsi ziren aurretik—lehen zati horretan hiru golekoa izan zen bera Bera Berak izan zuen abantailarik handiena (15-12)—.

Bigarren zatiko lehen hamar minutuetan hautsi zuen partida Bera Berak. Izan ere, 7-1eko partzialari esker, 23-16 jarri zen aurretik. Gipuzkoarrek ez zuten partida amaieran erabakitzea nahi, eta Ro'Casa baino intentsitate handiagoz irten ziren pistara atsedenaldia eta gero. Horren eraginez, bisitariek hainbat baloi galdu zituzten, eta kontraerasoan Bera Berak ez zuen barkatu. Erabakigarriak izan ziren, halaber,minutu horietanRenata Arruda atezainaren geldituak, Guardesen aurka Merche Castellanosenak izan ziren gisara. Atzokoan brasildarrak hartu zuen lekukoa atepean.

Hortik aurrera Bera Berak are gehiago ezarri zuen bere jokoa, eta kontraerasoan gozatua hartu zuten Gilek, Etxeberriak, Teresek, Cardosok eta enparauek. Gozatu egin zuten bai jokalariek, baita zaleek ere. Ro'Casa, aldiz, kontrakarrean aritu zen, eta asteburuan Challenge kopan jokatutako lehian pilatutako nekea nabaritu zuen.

Zortzipartida geratzen dira liga amaitzeko, Bera Berak zutarri garrantzitsua jarri zuen atzo titulua irabazteko. Izan ere, partida bat galduta ere, titulua berea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.