Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Nire itxaropena

2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Nire itxaropenak
ez du huts egiten.

Itxaroten dut
ilargia pasako dela
etxe aurretik,
neure oroimen
osoarekin.
Halaxe izaten da.

Itxaroten dut
eguzkia joango dela
bere amarengana,
gau aberatsa utzirik
neuretzat.
Halaxe izaten da.

Itxaroten dut
itsaso berri bat
ikusiko dudala,
noan bakoitzean.
Halaxe izaten da.

Itxaroten dut
norbait aurkituko dudala
karinoz esango didana
«ondo zabiltza, ezta?».
Halaxe izaten da.

Dena laburtzen da ezen
ez dudala itxaroten
itxaron behar ez denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.