PROPOSAMENAK

Historia geruzetan

Zumaiako flyscha itsaslabar erraldoiek osatzen dute, eta 10.000 urteko historia luzea gordetzen dute beren geruzetan

Zumaiako flyscha, itsasotik begiratuta. GORKA RUBIO / FOKU.
Miren Mujika Telleria.
2020ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Zumaiako flyscha (Gipuzkoa) Gipuzkoako mendebaldeko kostaldean dago, eta, biotopo babestua izateaz gain, Euskal Kostaldeko Geoparkearen balio nagusia ere bada. Hamahiru metroko itsaslabar ikusgarriz osatuta dago eremu hori, eta Zumaia, Deba eta Mutriku herriak inguratzen ditu. Itsaslabarreko harkaitzen geruzek Lurraren historia kontatzen dute. Hori ezagutzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Harrizko geruza horiek liburuireki bat osatzen dute, zeinetan fosilak diren istorioaren protagonista nagusia. Lurraren historiaren 50 milioi urtetik gora gorde ditu flyschak, geruzaz geruza. Klimaren bilakaerarekin eta planetako bizitzarekin zerikusia duten zenbait kontu uler daitezke han, eduki mikro- eta makrofosilen bidez; esaterako, kontatzen du krisi biologikoak nola gertatu ziren, ingurumen eta klima aldaketen, eduki estratigrafikoen, seinale geokimikoen eta abarren bidez. Geruza bakoitzaren lodierak aldi bakoitzaren iraupenaz hitz egiten du, eta bakoitzak 10.000 urte inguruko historia gordetzen du. Geruza gogorrek klima hotzeko aldiei buruzko kontuak kontatzen dituzte, eta geruza bigunek, berriz, klima beroetako aldiei buruz.

Euskal Kostaldeko Geoparkeakaukera eskaintzen du bisita gidatuak egiteko. Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute geoparkea. Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago, eta, 2010. urtetik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Geoparkeak aukera ematen du Zumaian hasi eta Debarainoko itsas bisitak egiteko, itsasontzian. Bista gidatuak ikusleari aukera ematen dio flyscheko labarren edertasuna miresteko: 50 milioi urteko historia, 100 metroko altuera duten harkaitz handiak, itsasarte ezkutuak... Horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango du bisitariak itsasoan barrena. Horretarako, gaur egungo egoerara egokitu dituzte bisitak.

Segurtasun neurriak

Bisita hasi aurretik, bisita gidatuko duenak aintzat hartu beharreko neurriak gogoraraziko dizkie bisitariei: maskara erabiltzea, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbitzea, segurtasun distantziak mantentzea... Bezero bakoitzak bere gela eta maskara eramanbeharko ditu. Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunean (www.geoparkea.eus) erreserba egiteko aukera dago. Webgune horretan, erreserba berretsi aurretik, bezeroak irakurri dezake zer prebentzio eta higiene neurri bete behar dituen, eta adostasun adierazpen baten bidez onartu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.