Ugo Mayor.
Zientzia. ARGI ALDIAN

Metalak eta osasuna

2019ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Ikerbasque ikerketa irakaslea (EHU)

Lurraren konposaketa naturalaren parte dira burdina, aluminioa, beruna, kadmioa, arsenikoa... Eta gizakion ekimen industrialetarako giltzarri. Mendeetan zehar erabilera anitz izan duten arren, gure osasunean duten eraginaz jabetzen hasi berriak gara. Merkurioak Txinako lehenengo enperadoreak hil zituen. Baina XX. mendearen bigarren erdira arte ez dugu kontzientziarik hartu metal honek sor ditzazkeen kalte larriez: isuri bakar baten ondorioz milaka pertsona gaixotu eta ehunka hil arte.

Gure gorputzerako guztiz arrotzak dira metal batzuk, aluminioa kasu; beste batzuk, ordea, beharrezko elementuak dira: kobrea da hauetariko bat. Baina, gauza guztiak bezala, bere neurrian. Helduok egunean kobre miligramo bakarra behar dugu, dietaren bitartez jaso ohi duguna; hori bai, egunean 10 mg baino gehiago hartzea toxiko da, eragin nabarmen eta bat-batezkoena gibelean duela.

Wilson gaixotasunaren kasuan kobrea gorputzean pilatzen da, eta tratamendua jaso ezean gaixoen bizitza ere arriskuan jartzen da. Aipagarriak dira gaixotasun honen sintoma neurologikoak, Parkinson gaixotasunaren oso antzekoak direlako.

Berez, Parkinsonaren iturria gutxitan da genetikoa; gehienetan kanpotik datorkigu. Gure garuneko neuronek bizitzan zehar jasotako hainbat kalteen ondorioz desegiten dira eta. Zahartzaroko gaixotasunei buruz oraindik gutxi dakigu; eta gainera, laborategiko animaliak ez dira fidagarriegiak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko, gure garunak duen idiosinkrasiagatik.

Badakiguna zera da: Parkinson gaitzen pazienteetan garuneko fluidoan gehiegizko kobre kontzentrazioak neurtu dituztela; gainera, Parkinsonen sintomen gogortasuna eta kobrearen konzentrazioaren artean korrelazio zuzena badagoela ere jakina da.

Horrez gain, arratoietan egindako esperimentuen arabera, garuneko estres oxidatiboa igo egiten da kobrea jasotzearen ondorioz, degenerazio dopaminergikoa, Parkinsoren oinarria, bultzatuz. Eta lotura zuzenena: kobrearekiko esposizio jarraia Parkinson izateko arriskua igotzen du gizakiotan. Benetan badago norbait prest gure mendietan oxido kuproso 60 tona isuritzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.