Bi parke eoliko egiteko proiektuak aurkeztu dituzte Gipuzkoan

inaki petxarroman
2021eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Araban hainbat parke eoliko ezartzeko izandako ika-mikaren ostean, Eusko Jaurlaritzak garbi utzi zuen halako instalazio gehiago jartzea babestuko duela, energia menpekotasuna gutxitu eta berriztagarriak bultzatzeko. Azkoitiko Udaleko (Gipuzkoa) lurralde batzordeak azaroaren 25ean aztertu zuen Capital Energy enpresak herri horretako mendigune batean egin nahi duen proiektua. Oraingoz ez dago zehaztasun handirik egitasmoaren inguruan, eta EH Bilduk hainbat galdera egin dizkio idatziz Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuari, egitasmo horren inguruko informazioa argitu dezan.

Besteak beste, Mikel Otero legebiltzarkideak Tapiari galdetu dio ea proiektu hori dela-eta enpresa harremanetan jarri den Jaurlaritzarekin. Lau haize errotako parke eoliko bat litzateke, eta Oleta mendian ezarri nahiko lukete. Oleta mendiko tontor nagusiak 837 metro ditu, eta Azkoitiaren eta Zumarragaren artean dago. Oterok eskatu du argitzeko ea zer fase administratibotan dagoen proiektua eta ea zehazki non jarriko liratekeen haize errotak.

Ez da Oletakoa Gipuzkoan bultzatzen ari diren proiektu bakarra. Hortik oso gertu, Urretxu eta Antzuola arteko Trekutz mendian, bi haize errota jartzeko proiektua aurkeztu dio Cilda Energy SLU enpresak Jaurlaritzari.Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu zuten proiektu honen inguruko informazioa, azaroaren 30ean. Bi haize errota jarri nahi dituzte. Guztira 12 megawatteko potentzia izango luke instalazioak, aldizkarian argitaratutako informazioaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.