Koronabirusa

Gaurko greba dela eta, Urkulluk eskatu du tentsioa alboratzeko

Paulo Ostolaza - Irati Urdalleta Lete
2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
«Ez da momentua aurrez aurre jartzeko eta banatzeko, baizik eta laguntzeko eta eraikitzeko». Hori esan zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaurko hezkuntzako grebaz, EHUren ikasturte hasierako ekitaldian. Sindikatuei zuzendu zitzaien Urkullu, esanez greba deialdia berriz pentsatzeko, ez baitu begi onez ikusten: «Tentsioa eta segurtasunik eza soilik ekartzen ditu, eta orain lasaitasuna eta segurtasuna bermatzea tokatzen zaigu».

Igande gauean ETB2n egindako elkarrizketan ere aipatu zuen greba Urkulluk. Uste du sindikatuen asmoa dela kritika politikoa egitea eta eratu berria den Jaurlaritza tenkatzea. Esan zuenez, ez da elkarrizketarik falta izan ikasturtea hasi aurretik.

Bestalde, Urkulluk azpimarratu zuenez, Hezkuntza eta Osasun sailetan sailburuak aldatu izana ez da kudeaketa txarraren ondorioa izan: «Uste dut sailburu guztiek ondo egin dutela euren lana». Azaldu zuen aldaketak «egoera pertsonalen eta aurretik dituzten erronken arteko nahasketa baten ondorio» direla, eta kargua utzi dutenekin hitz egin duela erabakia hartu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.