Aemeten arabera, uda ohi baino beroagoa izango da

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Aemet meteorologia agentziak atzo iragarri zuenez, aurtengo uda «ohi baino lehor eta beroagoa» izango da. Izan ere, Margarita Martin Aemeteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariak azaldu zuen datozen hilabeteetan batez besteko tenperatura 18,5 eta 20,5 gradu artekoa izango dela: 18,5 Foronda inguruan (Araba), eta 20,5 gradu ingurukoak Hondarribian (Gipuzkoa).
Prezipitazioei dagokienez, berriz, Forondan 80 eta 100 litro artean espero dituztela azaldu zuen Aemeteko ordezkariak, eta kostaldean 180 eta 250 artekoak.
Udaberriaz ere aritu zen Martin, eta, besteak beste, adierazi zuen ekainaren 18an 42,7 gradu erregistratu zituztela Hondarribiko aireportuan, orain arte erregistratutako beroena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.