Emakume bat larri dago bikotekide ohiak eraso eginda leihotik erori ostean

Atxilotuta egon zen tarte batean gizona, baina libre da orain: kargupean. Urduñan izan zen jazoera, hilaren 15ean; erietxean dago emakumea
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2019ko urtarrilak 23

Hilaren 15ean Urduñan (Bizkaia) jazotako eraso matxista baten berri eman zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak; bikotekide ohiaren eraso bat jasan ostean, leihotik erori zen emakumezko bat, eta larri dago orain erietxean. Gizona atxilotu egin zuten gertaeraren harira, baina libre dago orain: kargupean. Homizidio ahaleginik ez diote leporatu; izan ere, Poliziaren arabera, andrazkoa ez zuen gizonak bota leihotik. Lehen solairu batetik erori zen andrea. Atxilotu eta Bilboko genero indarkeriaren kontrako auzitegira eraman zuten gizona. Han, haren lekukotasuna jaso, eta aske uztea erabaki zuten. 44 urteko gizon bat da.

Urduñako Udalak adierazpen instituzional bat plazaratu du gertaerarekin lotuta. Halakoen harira, arbuioa besterik ezin dela erakutsi adierazi du. «Nabarmendu nahi dugu mota honetako erasoak indarkeria matxistaren adierazpenik arbuiagarrienak direla, baita gaur egun gure gizartean dauden genero desberdintasunenak ere. Udal honek irmotasunez kontra egiten die». Erasoaren biktimari «babesa eta elkartasuna» adierazi dizkiola adierazi du udalak, eta indarrean dela halako erasoen kontra egiteko prestatua duten protokoloa, baliabiderik falta ez dakion. «Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzuak eta laguntza guztia». Artarako sare hori egoki antolatzeko asmoz «premiazko» bilera bat egin dutela jakinarazi dute udaleko iturriek.

Protestarako deia ere egin du udalak. Gaur elkarretaratze bat egitekoa da Aiaraldeko Mugimendu Feminista erasoa salatzeko, eta elkarretaratze horrekin bat egiteko deia egin du. Foru plazan izango da, 19:00etan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Adineko batzuk paseoan, Bizkaiko zahar etxe batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste 499 kasu Hegoaldean: arduraz jokatzeko eskatu dute agintariek

Olatz Esteban Ezkati

Jaurlaritzako agintariek eta hiriburuetako alkateek iragarri dute neurri zorrotzagoak hartzeko prest daudela. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan ostegunean baino 30 gaixo gehiago daude

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

59 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Berria

Pertsona bat hil da azken orduetan Tuterako osasun eremuan. Nafarroako Gobernuak ez ditu neurri orokorrak ezarriko momentuz.

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. ©ALEXEI DRUZHININ / KREMLIN POOL / EFE

Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du

Munia El Marhoum Iruretagoiena

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzea ahalbidetzen duela.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Oldarraldi bat atzeman dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

25 bat positibo detektatu dituzte; gehienak sasoikako langileen artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna