Gipuzkoako zahar etxeetan beste hilabeteko greba batera deitu du ELAk

Azaroaren 11n hasiko dituzte lanuzteak; urte eta erdian 118 greba egun egin dituzte. Aldundiaren «arduragabekeria» salatu du sindikatuak
Langileen protesta bat, aldundiaren egoitzaren aurrean.
Langileen protesta bat, aldundiaren egoitzaren aurrean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko azaroak 1

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek urte eta erdi inguru daramate lan itunaren aldeko mobilizazioetan. ELA sindikatuak deituta, hilabete bateko greba egingo dute berriz: azaroaren 11tik abenduaren 11ra. Iazko irailean abiatu zituzten lanuzteak; ordutik 118 egun egin dituzte. Irailean ere egin zuten hilabeteko greba bat. Sindikatuak salatu du prozesu osoan zehar Foru Aldundiak ez duela erantzukizunik hartu nahi izan, eta «arduragabekeriaz» jokatzea egotzi dio. «Zoritxarrez beste prozesu luze eta gogor batzuetatik ez dute ikasi: Bizkaiko langileek 379 greba egun egin zituzten».

Gipuzkoan, 5.000 lagun inguru ari dira sektorean, eta ia denak emakumezkoak dira. Behin baino gehiagotan nabarmendu dute langileen baldintzak kaskarragoak direla alorrean, gizonak nagusi diren antzeko sektoreekin alderatuta. Sindikatuak nabarmendu du langileen lan baldintzak hobetzeak zuzeneko lotura duela zerbitzuaren kalitatearekin. Zahar etxeen erabiltzaileen senideak ere ari dira protestan.

Horrekin batera, ELAk behin eta berriz salatu du aldundiak auzian duen jarrera; herrialdean eskaintzen diren lekuen %90 itunpekoak direla dio, eta, ondorioz, instituzioak baduela ardura langileen egoeraren inguruan.

ELA eta LAB banatuta ari dira protestetara deitzen. ELAk du langileen ordezkaritzarik handiena: %60; LABek, %20. Patronalak eta sindikatuek ez dute aurrerapausorik eman negoziazio mahaian, eta bi urte baino gehiago igaro dira. ELAk, gainera, ez du bileretan parte hartzen.

Sindikatuak eginak ditu, hala ere, akordiorako hainbat urrats mahaitik kanpo, zuzenean patronalekin. Salatu du, baina, aldundiak eragotzi egin dituela akordio horiek. ELAk salatu du dagokion finantzaketaren zatia ez duela bere gain hartu nahi foru gobernuak. «Negoziazio mahaiak ez du gehiagorako ematen, eta den-denok dakigu akordioaren finantzaketa aldunditik etorri behar dela. Beraz, itzulinguru dialektikoetan denbora gehiago ez galtzeko eta gatazka konpontzeari jo eta ke ekiteko eskatzen diogu».

«Adostasunerako borondatea» agertu du ELAk, baina aldundiaren partetik jarrera aldaketarik ez badago, mobilizatzen jarraituko duela azpimarratu du. Beste sektore batzuetan eginikoak gogoratu ditu: Gipuzkoako epaitegietako eta komisarietako garbitzaileen kasua eta Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariena, esaterako.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. Gaur, koronabirusaren larritasuna.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren agerraldia, artxiboko irudi batean. ©Jesus Diges, EFE

Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan gobernuak

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.

EHUko ikasle batzuk, artxiboko irudian ©Luis Jauregialtzo / Foku

EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan

Irati Urdalleta Lete

Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo

Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna