Albistea entzun

Hogei familiak Erorien Haranetik gorpuzkiak ateratzeko ziurtagiria dute

Gogora institutuak sendietako batzuei babesa eta laguntza eskaini die. Sendiek garrantzitsutzat jo dute Madrilek euren eskubidea aitortzea
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua Gogora institutuko arduradunekin.
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua Gogora institutuko arduradunekin. JAZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2020ko abenduak 12

Erorien Haranean 33.000 gorpuzki baino gehiago daude, eta adituek diote 1.300 euskal herritarrenak direla. Senideek euren familiartekoen hilotzak berreskuratzeko borroka luzeak egin dituzte, eta bidea irekitzen hasi da. EAJk Eusko Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte gaietarako sailburuak iragarri du Euskal Herriko hogei familiak lortu dutela ziurtagiria euren senideak Erorien Haranetik ateratzeko tramiteak hasteko.

Gorpuzkiak hobitik ateratzeko bidean, Gogora institutuak aholkularitza eta laguntza eman dizkie familia batzuei eta prestasuna erakutsi die oraindik bide horretan sartu ez direnei. Orain DNA probak hartuko dizkiete senideei, erkatzeko balioko duten erauzketak egi n ahal izateko. Auzi medikuen talde bat dago Madrilen, Erorien Haranean gorpuak ateratzen berehala hasteko prest, Artolazabalen arabera. Aste honetan, Gogora senideekin bildu da: «Hobeto ulertu nuen haiek berreskuratzeko irrika. Urte hauetan guztietan eskaini ezin izan dieten hilobia eta agurra emateko gogo bizia dute», aipatu du Artolazabalek legebiltzarrean.

Sendiek hartu dute gorpuzkiak ateratzeko ardura, eta, Artolabazalen hitzetan, «betebehar instituzional» bat da laguntza ematea: «Hala hartzen du bere gain Eusko Jaurlaritzak bere osotasunean. Familia guztiei lagunduko diegu prozesua amaitu arte». Sailburuak azpimarratu du 2020an izanik ere, milaka sendik ezin izan dutela 36ko gerraren «dolu hura itxi».

Familia baten lekukotza

Ziurtagiria lortu duten hogei familietako bat da Ekhiñe Atorrasagastirena. Bere aitonaren anaia zen Lucas Ugarte, eta haren gorpuzkia da Erorien Haranean hobiratuta daudenetako bat. Sendiak ez zuen horren berri, harik eta, 36ko gerran euren familiako hainbat kideri buruz ikertzen ari zirela, jabetu ziren arte Lucas Ugarte ez zegoela Tolosako hilobian ehortzita, Erorien Haranean baizik. Obra frankista hura amaitzen ari zirenean, 1970eko urteetan, atera zuten hobitik, sendiaren baimenik izan gabe. «Tolosatik eraman zituzten beste dozena pare bat, eta halaxe egin zuten Euskal Herriko hainbat hilerritan ere», azaldu du Atorrasagastik. «Udal hilerriak izanda, garaiko kargudun publikoek edo langile publikoek tartean egon beharko zuten. Bertan ez ziren burua estalitako lagun batzuk agertu eta desobiratzeak gauez egin. Ikerketa lerro interesgarria da hori», nabarmendu du.

Beste familia batzuek senidea Erorien Haranetik ateratzeko eskaera egin zutela jakin zuten gerora. «Beti eragozpena zera zen: hobitik ateratzeko baimenik ez zegoela». Alta, Espainiako gobernu aldaketarekin batera, borondatea bestelako izan da, eta, hori baliaturik, Atorrasagastiren familiak aurrera egin du. Hala ere, bide horrek ahalegin berezia eskatu die, eta, euren kasuan, beren kabuz egin dute agiri bilketa guztia, abokatuaren bidez. EAEn memoria historikoaren legeri ez zegonez, hainbat udal eta auzitegi ziurtagiri lortu behar izan dituzte.

Erorien Haranaz arduratzen den erakundeak, Espainiako Ondare Nazionalak, Escorialera deitu zituen iaz. «Irudiek erakutsi eta azaldu ziguten nola zegoen eraikina. Basilika bat da, baina azpian zulatuta dago, eta tunel baten modukoa da, Sobietar Batasuneko metro geltoki baten tankerakoa. Hainbat kapera ditu, eta erdian kapera zentrala. Gure kasuan, badakigu ezkerreko kapera batean dagoela gorpuzkia. Piramideetan bezala, han sartu zituzten hildakoak, eta zigilatu».

Bilera hartan, hobitik ateratzeko eskaria aintzat hartuko zutela zin egin zieten, baina, ofizialki, duela aste batzuk jaso zuten konpromiso hori baieztatzen duen gutuna. «Gobernu zentralak aitortzen digu desagertutako senidea bilatzeko, aurkitzeko eta berreskuratzeko eskubidea dugula». Aitortza horri garrantzi berezia eman dio Atorrasagastik. «Punturik garrantzitsuena da konpromiso hori; eskubidea aitortzen zaigun heinean, martxan jartzen duelako prozedura oso bat».

Aurrean, «bide malkartsua»

Hala ere, ez da hor geratuko. Laginak laborategira iristeko «bide malkartsua» geratzen zaie. Hilotzak kutxatan daude, gainbehera eta erorita. Horregatik gorpuzkiak berreskuratzeko prozesua konplexua da: berreskuratzeko baldintza teknikoak eta identifikatzeko nahiko berme daudela ziurtatuz gero, laborategira iritsiko dira laginak: «Laborategian genetikoki familiartekoaren hezurdura dela frogatuko balitz, berreskuratuko genuke».

Atorrasagastiren arabera, sendiek laguntza instituzional oro eskertzen dute, baina uste du ez dela senideen gain jarri behar arduraren zama:«Senideek irekitako bideak balio dezala ez zekiten senideak ere bide horretan sartzeko. Erakunde publikoek hartu beharko lukete ardura». Haren ustez, hezurdurak ateratzeko sendien nahiaz harago, Erorien Harana eraitsi beharko litzateke: «Moralki ezin da onartu. Ez da soilik memoria historikoaren legea urratzen duela, baizik eta zerbait makabroa dela».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.