Albistea entzun

Itzalitzat jo dute Zanbranako sutea

Azken orduotan egindako euriari esker itzali dute. Oraindik ez dago argi sutea zerk eragin duen. Araban eta Nafarroan sute arrisku handia dago.

Zanbranan piztutako sutea.
Zanbranan piztutako sutea. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2022ko abuztuak 9

Igandean Zanbranan (Araba) piztutako sutea kontrolatutzat eman zuten atzo, baina iluntzean bi gune piztu ziren berriro, haize indartsuak hauspotuta. Orain gutxi, baina, itzalitzat eman dute. Arabako Foru Aldundiak baieztatu duenez, suhiltzaileek itzali dute dagoeneko, eta baldintza meteorologikoek lotura zuzena izan dute jardun horretan; izan ere, azken orduotan egindako euriak erraztu egin du haien lana.

Igandean hasi zen sua, 16:30 aldera, Santa Cruz del Fierro eta Ozio herrien artean, eta oraindik ez dago argi zerk eragin zuen: Zanbranako alkateak esan duenez, lehen hipotesien arabera auto batetik botatako zigarro punta batek eragin zuen sutea. Arabako suhiltzaileen buru Alberto Amenabarrek Euskadi Irratian esan du, ordea, baserri batean sortu dela sutea, eta ikertu ondoren argitu beharko dela zergatik piztu den.

Araban eta Nafarroan suteak pizteko arrisku handia dago. Araban, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri zuen atzo, eta gauza bera egingo du gaur, 14:00etatik gauerdira arte. Nafarroan, berriz, suteak pizteko arriskua «oso handia» da.

Lapurdin, Angeluko Pignada eta Lazaret oihanak hestea erabaki zuen hiriko auzapez Claude Olivek atzo, herriko etxeko erabaki baten bitartez. Atzo gauetik geroztik, ibiltariek ezin dute sartu leku horietara. Olivek azaldu duenez, «erabaki hori Oihanetako Bulego Nazionaleko zerbitzuekin kontsultatuta» hartu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Grebalari bat, gaur, foru jauregiaren aurreko protestan. ©Monika del Valle / Foku

Bizkaiko zahar etxeetako hiru greba egunen «balorazio positiboa» egin du ELAk

Maite Asensio Lozano

Lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute langileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean egindako protestan. Prest agertu dira greba gehiagora deitzeko.

Erdizko naturgune babestua, artixiboko irudia ©SUSTRAI ERAKUNTZAK

Nafarroako Gobernuari eskatu diote Erdizko meategi proiektua «foru intereseko inbertsio» deklaratzeko

Isabel Jaurena

Navarra Suma, PSN eta Geroa Bai agertu dira ebazpenaren alde, eta EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra aurka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...