1.119 liburu salduta amaitu da kanpaina

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko konfinamendu aldirako, Irakurri euskaraz itxialdian ere kanpaina abiatu zuten BERRIAk eta Elkarrek apirilaren 23an, «euskal liburuari ikusgarritasuna eman eta euskaraz irakurtzera animatzeko» helburuarekin. BERRIAren bidez, euskarazko liburuak eskuratzeko aukera egon da,eta liburuaren kate osoari bultzada ematea izan da asmoa, tartean, baita ia bi hilabetez itxita egon diren Euskal Herriko liburu saltokiei ere.

Liburu dendak berriz irekitzean, ordea, amaitutzat jo dute kanpaina. 1.119 liburu saldu dira guztira, hamazazpi argitaletxek hartu dute parte, eta Elkar arduratu da banaketaz. Gainera, erosleek aukera izan dute erosketaren %20 beren ohiko liburu dendari bideratzeko. Denera, 129 liburu denda izendatu dituzte erosleek, eta balorazio «oso ona» egin dute sustatzaileek: «Egitasmoak ez ditu inondik ere konpondu euskal liburugintzak dituen ezintasun eta ajeak, baina ahalegina egin nahi izan du garairik ilunenetako batean euskal liburuak ikusgarri jartzeko, eta bere neurrian, lortu du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak