Koronabirusa

Elkartean-ek salatu du pandemian «ikusezin» bihurtu direla elbarriak

Elbarritasunak dituztenek gogoetak eta erronkak adierazi dituzte Eusko Legebiltzarrean

Bizkaiko Fekoor elkarteak eginiko elkarretaratze bat, 2018ko azaroan, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
Gasteiz
2021eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Hainbat arlotan izan du eragina birusak sortutako osasun krisiak, eta, ondorioz, baita hainbat pertsonarengan ere. Elbarritasunen bat dutenek, esate baterako, salatu dute «ikusezin» bilakatu direla azken hilabeteotan, nahiz etasentsazio hori dagoeneko «gaindituta» zeukaten. Gainera, azpimarratu dute «beste batzuek» hartu dituztela beraiei dagozkien erabakiak, eta «gobernantza eredua» ez dela egokiena izan: «Dena zuengatik eta zuentzat, baina zuek gabe».

Mikel Malkorra Elkartean-eko kideak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, EH Bilduk eginiko eskari baten ondoren. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru erakundek eta 30 elkartek osatzen duten konfederazio bat da; 16.000 pertsona inguru ordezkatzen ditu. Izurritea hasi geroztik eginiko hausnarketak eta esku artean dituzten erronkak izan zituzten oinarri, besteak beste «etorkizuneko gizarte politikak eraldatzeko» asmoz.

Bi salaketa nabarmendu ditu Malkorrak. Batetik, adierazi du etxez etxeko arreta zerbitzua «eten» egin dela zenbaitetan, eta horrek eragina izan duela elbarritasuna dutenengan eta haien familiakoengan: «Malgutasuna falta izan da zerbitzu horretan, eta familiek hartu behar izan dute ingurukoen ardura». Bestetik, erantsi du egoitzetan daudenen egoera «are larriagoa» bilakatu dela pandemian, eta«eskubideen urraketa handiena» eremu horretan jazo dela hartutako zenbait erabakiren ondorioz. Haren ustez, egoitzetako ereduak desgaitasunak dituztenak «bereizi» egiten ditu gizartetik, eta, gainera, ez da erabakitzeko eskubidea bermatzen: «Zentroetako kudeatzaileek edo erakunde publikoekerabaki dute dena pertsona horien ordez».

Hiru aldarrikapen

Elkartean-ek, beraz, hiru aldarrikapen ditu esku artean. «Bizimodu independente bat aldarrikatzen dugu, eta horretarako baliabideak jartzea eskatzen; guk erabaki nahi dugu nola bizi». Egoitzen eredua aldatzeko ere eskatu dute, «bereizketarik gabe, berdintasunerako eskubidea» bermatu eta egoiliarrak «gizartearen parte» gisara hartze ko. Azkenik, funtsezkotzat jo dute egunsenideekegiten duten zaintza lana aitortzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.