Franco hobitik ateratzeko eguna ipini du Espainiako Gobernuak: ekainaren 10a

Erorien Haranetik aterata, El Pardora eramango dute, emazte zuenaren hobiaren ondora. Gorenaren ebazpen batek eragotz dezake oraindik
Francoren hobia, Erorien Haranean.
Francoren hobia, Erorien Haranean. JAVIER LIZON / EFE

Arantxa Iraola -

2019ko martxoak 16
Espainiako Gobernuak data bat ipini du esateko noiz gauzatuko den agintaldia hartu eta berehala —ekainak 27 zituen— agindu zuen erabakietako bat: Franco diktadorea ekainaren 10ean aterako dute egun duen hobitik, hau da, Erorien Haranetik. El Pardora eramango dute —Madrileko barruti bat da—, emazte zuenaren hobia dagoen hilerrira.

Memoria Historikoaren Legean oinarritutako erabaki bat dela esan du Pedro Sanchezek zuzentzen duen gobernuak hilabeteotan; izan ere, hildakoan gorazarre artean hobiratu zuten toki berean dago Franco. Galdera asko daude, hala ere, erabaki horren inguruan. Apirilaren 28an Espainiako Kongresurako bozak dira, Sanchezen gobernuaren agintaldia azken arnasan da, eta erabakiak zer bide izango duen ez dago batere argi. Aintzat hartu behar da, gainera, gero berriz izango direla bozak, maiatzaren 26an: udal ordezkariak, autonomia erkidegoetakoak eta Europako Parlamentukoak aukeratzeko.

Data erabakitzeko orduan hori aintzat hartu dutela esan dute gobernuko ordezkariek. Ekainerako beste izaera politiko bat duen gobernu bat badago ere, Franco ateratzeko erabakia «bete» egin beharko duela adierazi dute. Duda asko daude, ordea. Ordurako gobernu berri bat eratuta egongo den ez dago argi, zer kolore izango duen ere ez, eta erabakiaren kontra badago ekainaren hasierarako atzera botatzeko astia izatea zaila izango da. Auzitegi Gorenak oztopa dezake aurretik bidea. Diktadorearen sendiak auzibide bat abiatua du haren hobia hustearen kontra, erabakia bertan behera uzteko eskakizuna egina du, eta handik heltzen diren berriek ere baldintzatuko dute Francoren gorpuzkien geroa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna