Irudia. Gurutzeta

Zerbitzuak publiko bihurtzea eskatu dute

ARITZ LOIOLA / FOKU.
2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
«Pausoa ematea» eta Osakidetzari ematen dizkioten zerbitzuak publiko bihurtzea: eskaera hori egin zuten atzo osasun zerbitzuetan aritzen diren garbiketako, anbulantzietako, jantokietako eta kafetegietako langile azpikontratatuek. Horretarako, elkarretaratzeak egin zituzten Txagorritxuko, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetako atarian, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. «Azpikontratazio sistemak gero eta gehiago okertzen ditu langileen baldintzak», ohartarazi zuen Noemi Etxebarria ELAko kideak. Egoera ikusita, langileek protestetan parte hartzen jarraitzeko asmoa dute. Hurrengoa Bilbon izango da, bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.