EH Bildu eta LAB bat datoz lan harremanen euskal esparrua sortzearen alde

Indar politikoko eta sindikatuko ordezkariak Donostian batzartu dira, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politiko berriaz hitz egiteko

EH Bilduko eta LABeko ordezkariak, atzoko bileran. J. C. RUIZ / FOKU.
jon olano
2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
LAB sindikatua indar politikoekin bilerak egiten ari da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean eztabaidatzen ari diren estatus politiko berriaren inguruan, eta atzo goizean EH Bildurekin batzartu zen, Donostian. EH Bilduren ordezkaritza Autogobernu Lantaldean lanean ari diren hiru ordezkariek osatu zuten; Maddalen Iriartek, Pello Urizarrek eta Unai Urruzunok; LABena, berriz, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak eta Maider Jauregi Komunikazio idazkariak.

Bileran, estatus politiko berriak lan harremanetarako euskal esparrua «sortu eta indartzeko beharraren garrantzia» azpimarratu zuen LABek: «Erabaki ahalmen osoa, herri gisa aurrera pausoak eman eta langileokegunerokoan ditugun arazoei irtenbidea emateko». EH Bilduk azaldu zuen aldarrikapen hori bere egiten duela, «bitarteko horrekin aukerak izango direlako lan harremanekin zerikusia daukan guztia hemen eta hemengo errealitatearen arabera erabakitzeko, kanpoko esku hartzerik gabe».

Bilera «giro adeitsuan» egin zuten, eta, estatus politikoari buruzko eztabaidaz gain, hizpide izan zituzten, besteak beste, 2019ko aurrekontuak eta elkarrizketa soziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.