EH Bildu eta LAB bat datoz lan harremanen euskal esparrua sortzearen alde

Indar politikoko eta sindikatuko ordezkariak Donostian batzartu dira, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politiko berriaz hitz egiteko
EH Bilduko eta LABeko ordezkariak, atzoko bileran.
EH Bilduko eta LABeko ordezkariak, atzoko bileran. J. C. RUIZ / FOKU

Jon O. Urain -

2018ko urriak 13
LAB sindikatua indar politikoekin bilerak egiten ari da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean eztabaidatzen ari diren estatus politiko berriaren inguruan, eta atzo goizean EH Bildurekin batzartu zen, Donostian. EH Bilduren ordezkaritza Autogobernu Lantaldean lanean ari diren hiru ordezkariek osatu zuten; Maddalen Iriartek, Pello Urizarrek eta Unai Urruzunok; LABena, berriz, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak eta Maider Jauregi Komunikazio idazkariak.

Bileran, estatus politiko berriak lan harremanetarako euskal esparrua «sortu eta indartzeko beharraren garrantzia» azpimarratu zuen LABek: «Erabaki ahalmen osoa, herri gisa aurrera pausoak eman eta langileok egunerokoan ditugun arazoei irtenbidea emateko». EH Bilduk azaldu zuen aldarrikapen hori bere egiten duela, «bitarteko horrekin aukerak izango direlako lan harremanekin zerikusia daukan guztia hemen eta hemengo errealitatearen arabera erabakitzeko, kanpoko esku hartzerik gabe».

Bilera «giro adeitsuan» egin zuten, eta, estatus politikoari buruzko eztabaidaz gain, hizpide izan zituzten, besteak beste, 2019ko aurrekontuak eta elkarrizketa soziala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna